Wikipedia, Entziklopedia askea

Hezkuntza/Filosofia/Bedigirada/Mundu fisikoa/birtuala

Mundu fisikoa/birtuala[aldatu iturburu kodea]

Digitalizazio prozesuak errealitate alternatiboak sortu ditu eta, oraindik ere, sortzen jarraitzen du. Gaur egun, mundu guztiak ezagutzen du errealitate birtuala eta askok bizi edo esperimentatu ere egin dute. Horrekin batera, gaur egun eratzen ari den Metabertsoa dugu, guztiz digitala/birtuala den mundu bat: lagunekin ibili, erosketak egin, jolastu, filmak ikusi… bertan, dena egin daiteke. Ezin dugu jakin zein izango den mundu birtual horren garapena, ezta muga non izango duen ere. Aitzitik, gure buruari galderak egin diezazkiokegu; hala nola, zein eragin izango du giza harremanetan? Nola harremanduko gara beste pertsonekin mundu horretan? Zein izango da naturarekin izango dugun erlazio mota? Errealitate birtual horrek ez al gaitu jada ukatzen, zigortzen, molestatzen gaituen mundu fisikoa are gehiago ukatzera eramango? Erreala al da nire bizitza fisikoko ekintza berdinak egiteko aukera ematen didan mundu birtuala? Zer da errealitatea bera?

Dilemak[aldatu iturburu kodea]