Haitzuloaren alegoria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Platon Cave Sanraedam 1604.jpg

Haitzuloaren alegoria Platonek Errepublikako VII. liburuan gauzatutako azalpen alegoriko bat da, gizakiak ezagutzaren aurrean duen egoerarena. Harekin, Platonek bi munduen izatearen bere teoria azaldu zuen: alde batetik, mundu sentikorra dago (zentzumenen bidez ezagutzen duguna), eta bestetik, ideien mundua (arrazoimenaren bitartez lortzen dena).

Platonek bere mitoan haitzulo leizetsu bat deskribatu zuen; bertan jaiotzetik katez lotuta dauden gizaki batzuk daude, ihes egin ezinik, eta soilik hondoko horma ikus dezakete. Hauen atzean korridore bat dago, bertan su bat eta azkenean, haitzuloaren irteera, naturara iristeko bidea duena. Korridoretik hainbat pertsona dabiltza, eta horien itzalak, suari esker, presoek ikusten duten horman islatzen dira.

Mitoan, gizakia presoekin identifikatua da. Pertsonen itzalak eta proiektatzen diren gauzak, irudiak dira, hau da, gure zentzumenen bidez antzematen duguna eta erreala dela usten duguna (mundu sentikorra). Izadia, haitzuloaren kanpoan dagoena eta presoek ikusi ezin dutena, ideien mundua izango litzateke eta hauen artean, ideia maximo, Ongiaren Idea, eguzkia. Presoetako batek loturak askatzea eta haitzulotik ateratzea lortzen du, mundu erreala ezagutuz. Askatutako preso honen betebeharra besteak mundu errealera gidatzea izango da, filosofoaren sinboloa.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]