Laburrean
[aldatu iturburu kodea]- Maila: DBH 3-4
- Gaiak: historia • gizarte zientziak • generoa • idazketa • hizkuntzak
Azken ekoizpena
Wikipedian emakume baten biografia argitaratzea, eta klasean aurkeztea zergatik den emakume hori garrantzitsua.
Inplikaturiko ikasgaiak
- Geografia eta Historia
- Euskara eta Literatura
Saio kopurua
12 saio inguru aurreikusten dira.
Helburua
[aldatu iturburu kodea]Ikas-egoera honen helburua emakumeek historian zehar izan duten ikusgarritasun txikiagoaren arrazoiak aztertzea izango da, emakumeek gertakari historiko eta sozialetan izan duten papera hobeto ezagutzea eta ikasleek egoerari buelta emateko proiektu bat egitea, Wikipedian emakume baten biografia sortuz edo hobetuz.
Argudiaketa kurrikularra
[aldatu iturburu kodea]Wikipedia munduko online entziklopediarik handiena da eta ezaguna da proiektua sustengatzen duten kolaboratzaileei esker, beraiei esker sortu, editatu eta argitaratu baitira 40 milioi artikulu libre 300 hizkuntza baino gehiagotan. Bere komunitateak egiten dituen ekarpenak libreak eta berrerabilgarriak dira eta beraien lanari esker mantentzen da proiektua.
Proiektua librea eta irekia izanik, hemen ere genero aldetik desberdintasun handiak topa ditzakegu, bai komunitatearen barruan aktiboki parte hartzen duten pertsonen sexuaren artean, baina baita argitaratzen diren pertsonaien sexuaren inguruan ere. Datuei erreparatuz gero, Wikipedia editatzen duten pertsonen ia %90a gizonezkoak dira eta bakarrik %11 inguru dira emakumezkoak (López, 2021). Datu hauekin, zaila izan daiteke datu hauei buelta ematera, emakumezko editoreak baitira, bereziki, emakumeen alorrekin lotutako gaia edo ekarpenak egiten dituztenak (López, 2021). Gainera, autore honen arabera, emakumezkoek paper aktibo txikiagoa izan ohi dute gizonezkoekin alderatuz, zuzentzaile lana gehiago hartuz bere gain, eta ez hainbeste eduki sortzailearena.
Gauzak honela, emakumezkoekin lotutako artikuluen kopuruak txikia izaten jarraitzen du. Horregatik, ikas-egoera honen bitartez, egoera hau irauli eta emakumezkoen ikusgarritasuna handitu nahi da.
Oinarriak
- Ikas-egoera edozein unetan egin badaiteke ere, ariketa ona izan daiteke martxorako, emakumeen egunarekin horrelako ariketako ohikoak direlako eskoletan.
- Ariketa banaka edo talde txikietan egin daiteke.
Azken xedea
- Wikipedian emakume baten biografia argitaratzea, eta klasean aurkeztea zergatik den emakume hori garrantzitsua.
Konpetentziak
[aldatu iturburu kodea]KONPETENTZIA ESPEZIFIKOAK | EBALUAZIO IRIZPIDEAK | OINARRIZKO JAKINTZAK |
Geografia eta Historia | ||
1. Gaur egun garrantzitsuak diren arazo geografiko, historiko eta sozialen inguruan ikertzea, argudiatzea eta hainbat formatutan produktu propioak egitea, tokikotik globalera, informazioa bilatuz, aukeratuz, tratatuz eta antolatuz, eta iturri historikoak eta geografikoak erabiliz, ezagutzak eskuratzeko eta pentsamendu kritikoa garatzeko.
Funtsezko konpetentziak eta Deskriptoreak:
|
1.1 Egungo eta iraganeko prozesu eta gertaera historiko, geografiko eta sozial esanguratsuei buruzko informazioa bilatzea, hautatzea, antolatzea eta komunikatzea, hainbat euskarritan aurkeztuz eta zereginaren helburuak kontuan hartuz. | A. Egungo munduaren erronkak:
|
7. Talde-identitateen jatorri eta kausa historikoak, eta horiek munduaren konfigurazio eta herentzia sozial, politiko eta kulturalerako elementu gisa duten eginkizuna ezagutzea, euren eboluzioa kritikoki aztertuz, gaur egun duten esanahia ulertzeko, gizatalde baten kide izatearen sentimenduak errespetatzeko, eta sortu eta sortzen duten ondare-aberastasuna eta legatu historiko eta kulturala baloratzeko.
Funtsezko konpetentziak eta Deskriptoreak:
|
7.1 Historia Garaikidean zehar garatu diren kultura- eta politika-prozesuak gaur egunera arte eraiki diren talde-identitateekin lotzea, norberaren eta besteen identitatea osatzen joan diren ezaugarriak ezagutuz eta errespetatuz, eta bakoitzaren esanahi askotarikoak eta kultura unibertsalari egindako ekarpenak aztertuz. | C. Gizarteak eta lurraldeak::
|
8. Egungo kultura anitzeko errealitatea osatu duten prozesu geografikoak, historikoak eta kulturalak ezagutzea eta ulertzea, aniztasunaren aberastasuna aintzatetsiz eta berdintasunaren, inklusioaren eta gutxiengoekiko errespetuaren aldeko mugimenduen ekarpena baloratuz, diskriminazio mota oro saihesteko.
Funtsezko konpetentziak eta Deskriptoreak:
|
8.3 Gizonen eta emakumeen benetako berdintasunaren alde argudiatzea, hainbat esparrutan aro garaikidean zehar emakumezko pertsonaia garrantzitsuek egindako ekarpena nabarmenduz eta baloratuz, eta edozein egoeratan generoagatiko edozein jarrera eta portaera diskriminatzaileren aurka jardunez. | A. Egungo munduaren erronkak:
B. Gizarteak eta lurraldeak:
|
Euskara eta literatura | ||
4. Testu idatziak ulertzea, interpretatzea eta baloratzea, zentzu kritikoan eta irakurtzeko zenbait xedez, zentzu orokorra eta ideia nagusiak eta bigarren mailakoak ezagutuz, igorlearen asmoa identifikatuz, edukiari eta formari buruzko gogoeta eginez eta kalitatea eta fidagarritasuna ebaluatuz, ezagutza eraikitzeko eta askotariko komunikazio-premiei eta -interesei erantzuteko.
Funtsezko konpetentziak eta Deskriptoreak:
|
4.1. Zenbait irakurketa-asmori erantzuten dioten eta nolabaiteko zailtasuna duten testu idatzien eta multimodalen zentzu orokorra, egitura, informaziorik garrantzitsuena eta igorlearen asmoa ulertzea eta interpretatzea, irakurriaren ulermenaren arazoakebazteko estrategia eta trebetasun emozional eta kognitibo egokiak erabiliz eta behar diren inferentziak eginez.
4.2. Esparru akademikoko, publiko edo sozialeko, eta esparru pertsonaleko eta/edo etxeko esparruko testu errazen forma eta edukia baloratzea, horien kalitatea, erabilitako kanalaren fidagarritasuna eta egokitasuna eta erabilitako komunikazio-prozeduren eraginkortasuna ebaluatuz. ebaluatuz. |
2. Ulermena:
|
5. Testu idatzi eta multimodal koherenteak, kohesionatuak, egokiak eta zuzenak sortzea, hautatutako diskurtso-generoaren berezko konbentzioei jarraituz, ezagutza eraikitzeko eta komunikazio-eskaera zehatzei modu informatuan, eraginkortasunez eta sormenez erantzuteko.
Funtsezko konpetentziak eta Deskriptoreak:
|
5.1. Nolabaiteko konplexutasuna eta luzera duten testu idatzi eta multimodalen idazketa formala eta sormenezkoa planifikatzea, komunikazio-egoera, hartzailea, helburua eta kanala kontuan hartuz; zirriborroak idaztea eta berrikustea, berdinen arteko elkarrizketaren eta kontsulta-tresnen laguntzaz; eta azken testu koherente eta kohesionatua aurkeztea, erabilera sexista eta diskriminatzailerik gabeko erregistro egokiz.
5.2. Testuak aberasteko prozedurak txertatzea, diskurtso-, hizkuntza- eta estilo-alderdiak kontuan hartuz, zehaztasun lexikoz, zuzentasun ortografiko eta gramatikalez, eta erabilera sexista eta diskriminatzailerik gabeko hizkuntza librez, bai ingurune analogikoetan bai digitaletan. |
3. Produkzioa:
|
6. Hainbat iturritako informazioa gero eta modu autonomoagoan hautatzea eta kontrastatzea, informazio horren fidagarritasuna eta egokitasuna irakurketa-helburuen arabera ebaluatuz eta manipulazio-eta desinformazio-arriskuak saihestuz; eta informazio hori ezagutza bihurtzea eta komunikatzea, ikuspuntu kritikoa eta pertsonala hartuz eta, aldi berean, jabetza intelektuala errespetatuz.
Funtsezko konpetentziak eta Deskriptoreak:
|
6.1. Zenbait iturritako informazioa gero eta modu autonomoagoan aurkitzea, hautatzea eta kontrastatzea, informazio horren fidagarritasuna eta egokitasuna irakurketa-helburuen arabera kalibratuz; eta informazio hori antolatzea eta norberaren eskemetan integratzea, eta modu sortzailean berregitea eta komunikatzea, ikuspuntu kritikoa hartuz eta jabetza intelektualaren printzipioak errespetatuz.
6.3. Teknologia digitalen erabilera kritiko, seguru, iraunkor eta osasungarriko ohiturak gero eta autonomia handiagoz hartzea, informazioaren bilaketari, egile-eskubideen errespetuari eta komunikazioari dagokienez, harreman pertsonalen eta bizikidetza positiboaren eraikuntzan kolaboratuz, baita testuinguru digitaletan ere. |
5. Informazio-alfabetatzea:
|
9. Hizkuntzaren egiturari eta haren erabilerei buruzko ezagutza mobilizatzea eta hizkuntza- eta diskurtso aukeraketei buruz gero eta autonomia handiagoz eta terminologia egokiarekin gogoeta egitea, hizkuntza-kontzientzia garatzeko, komunikazio-errepertorioa handitzeko eta ahozko eta idatzizko produkzio-trebetasunak nahiz ulermen eta interpretazio kritikoko trebetasunak hobetzeko.
Funtsezko konpetentziak eta Deskriptoreak:
|
9.1. Norberaren eta besteen testuak gero eta modu autonomoagoan berrikustea eta hobetzeko proposamenak egitea, aldaketak metahizkuntza espezifiko batekin eta gogoeta metalinguistikotik eta interlinguistikotik abiatuta argudiatuz; eta irakurriaren ulermenerako arazo batzuk identifikatzea eta zuzentzea, hizkuntzari eta haren erabilerari buruzko ezagutza esplizituak erabiliz. | 6. Hizkuntza elementuen onarpena eta diskurtso-erabilera:
|
Helburu didaktikoak
[aldatu iturburu kodea]- Emakumezko erreferenteak ezagutzea eta horien inguruko lanketa egitea.
- Berdintasunaren inguruko kontzientziazioa lantzea.
- Informazioa kontrastatzea eta iturri fidagarriak erabiltzea.
- Informazioaren erabilera egokia egiten jakitea.
- Eskura duten informaziotik abiatuta, testu antolatu eta kohesionatuak sortzea.
- Idatzizko zein ahozko espresioaren lanketa egitea.
Gida didaktikoa
[aldatu iturburu kodea]Testuingurua
[aldatu iturburu kodea]Wikipedia munduko online entziklopedia ireki ezaguna da eta, bertan, erreferentziazko informazio asko topa daiteke, munduko hainbat hizkuntzatan. Wikipedia, gainera, ezaguna da artikuluak modu komunitarioan osatzen direlako, bakoitzak bere ekarpena egiteko aukera eskainiz. Hala ere, gure gizartean oraindik gertatzen den bezala, emakumezkoen erreferentziak urriak dira. Azken urteetan, ordea, lan handia egin da emakumezkoen artikulu kopurua pixkanaka handitzeko, besteak beste, wikilarien emakumezko taldeak osatuz eta hainbat ekimen burutuz. (Ikusi, beherago, 3. ekimena, Wikiproiektu:WikiEmakumeok)
Abiapuntua
[aldatu iturburu kodea]Emakumezkoen erreferentziak oraindik urriak dira, baina Wikipediak zerbait badu ona, bertan ekarpena (artikulu bat idatziz) edonork egin ditzakeela da. Beraz, gizon eta emakumeen arteko artikulu edo sarreren ekarpenen aldea murrizteko, ikasleek beraiek erantzukizuna hartu ahal izango dute eta ezagunak diren edo hain ezagunak ez diren, baina erreferenteak diren, emakumezkoen idazlanak landu, sortu eta publikatuko dituzte.
Prozedura
[aldatu iturburu kodea]Jarduerak | Azalpena | Ebidentziak |
1. Zenbat ezagutzen dituzu? Saio 1 |
Jarduera honen asmoa ikasleek ezagutzen dituzten erreferentziazko emakumeak zeintzuk diren adieraztea izango da. Aurretiko ezagutzak baliatu elkarren arteko informazio trukaketa egiteko.
Kontutan hartzekoak:
|
Taldean prestatutako pertsonaia desberdinen zerrenda |
Ebaluazio tresnak | ||
Errubrika bat Ikusi • PDF | ||
Baliabideak | ||
| ||
2. Emakumeak Wikipedian Saio 1 |
Jarduera honen asmoa Wikipedian agertzen diren emakumezkoak ezagutzea da. Bestalde, emakumezko horietako bakoitzak jokatutako edo jokatzen duen papera zein den ezagutzea izango da asmoa.
Kontutan hartzekoak:
|
Ebidentziak |
Taldean erantzundako dokumentua | ||
Ebaluazio tresnak | ||
Errubrika bat Ikusi • PDF | ||
Baliabideak | ||
| ||
3. Ekimenak Wikipedian Saio 1-2 |
Jarduera honen bitartez, Wikipedian emakumezkoen biografien lanketan aritzen diren taldeak ezagutarazi nahi dira, egiten duten lana zein den aztertuz.
Kontutan hartzekoak:
|
Ebidentziak |
Taldean sortutako eztabaida | ||
Ebaluazio tresnak | ||
Behaketa zuzena egiteko Errubrika bat Ikusi • PDF | ||
Baliabideak | ||
4. Artikuluaren garapena 5 saio |
Jarduera honen asmoa da ikasleek Wikipedian egingo duten ekarpenaren artikulua idaztea izango da.
Kontutan hartzekoak:
Aukerazkoa: Ikasleen esku ere utzi daiteke, emakumeak aukeratzean, irizpideak finkatzearena. Eztabaida bidez bakoitzak aurkezten duen emakumearen arrazoiketa eman beharko du eta denon artean onargarria den erabaki, edo gelako neskek* beto eskubidea izan dezakete erabakietan profil guztiz desegokia dela pentsatuz gero kontsentsuz. |
Ebidentziak |
Taldean sortutako eztabaida | ||
Ebaluazio tresnak | ||
Behaketa zuzena egiteko Errubrika bat Ikusi • PDF | ||
Baliabideak | ||
Iturrietan trebatzeko baliabideak Wikipedian trebatzeko baliabideak
| ||
5. Lanen berrikuspena 2 saio |
Jarduera honen asmoa ikasleek euren kideen lanak errebisatzea izango da. Modu honetan, egilearen antzeko gaitasuna dutenek burutzen dute ebaluazioa.
|
Ebidentziak |
Ekoizpen idatzia | ||
Ebaluazio tresnak | ||
Errubrika bat Ikusi • PDF (ikasleak) • PDF (irakasleak) | ||
Baliabideak | ||
Atari:Hezkuntza/Bigarren_Hezkuntza/Artikulu_bat_idatzi - artikuluak idazteko laguntza (goian gehiago) | ||
6. Lanen aurkezpenak Saio 1 |
Jarduera honen asmoa ikasle bakoitzak egindako lanaren aurkezpena egitea izango da.
Ikasle bakoitzak sortu duen emakumea zein den eta zergatik den garrantzitsua Wikipedian egotea azalduko klasearen aurrean. |
Ebidentziak |
Ahozko aurkezpena | ||
Ebaluazio tresnak | ||
Errubrika bat | ||
Baliabideak | ||
7. Gelako eztabaida Saio 1 |
Jarduera honen asmoa sarean emakumeek duten presentziaren inguruan hausnartzea izango da.
Kontutan hartzekoak:
|
Ebidentziak |
Taldean sortutako eztabaida | ||
Ebaluazio tresnak | ||
Behaketa zuzena egiteko Errubrika bat Ikusi • PDF | ||
Baliabideak | ||
Ebaluazio eta erreferentzia curricularrak
[aldatu iturburu kodea]Ebaluazioa hezigarria, jarraitua eta gaitasunetan oinarritua izango da. Hezkuntza-prozesua baloratzeko eta egokitzeko, hobekuntza-neurriak hartzeko eta gertatzen diren ikaskuntzen ebidentziak jasotzeko balioko du. Ikasleen gaitasunetara egokituko da, eta hasieratik adostuko dira ebaluazio eta kalifikazio irizpideak.
Errubrikak baliatuko dira ikasleen lanaren jarraipena egiteko eta hura ebaluatzeko. Batetik, ikasleek beste ikaskideen lanak kalifikatzeko baliatuko dena (bitartean) eta, bestea, irakasleek ikas-egoeraren amaieran erabiliko dutena ikasleen azken lana ebaluatzeko eta kalifikatzeko (amaieran).
1: Zenbat ezagutzen dituzu?
[aldatu iturburu kodea]BAI | EZ | ERDIZKA | ||
Hizkuntza eta komunikazioa | Ikasleak parte hartu du. | |||
Ikaslea modu eraginkorrean komunikatu da besteekin. | ||||
Aktiboki entzun ditu kideak. | ||||
Pertsonala, soziala eta ikasten ikastekoa | Tolerantzia, errespetu eta tratu ona izan du besteekin. | |||
Ikasleak besteen txanda errespetatu du. | ||||
Ekintzailetza | Ikasleak ideiak proposatu eta iniziatiba hartzen du. | |||
Beste ikaskideak parte hartzera bultzatu du. | ||||
Egungo munduaren erronkak | Emakumezko pertsonaien aldeko proposamenak egin ditu. | |||
Berdintasunezko jarrera erakutsi ditu. |
2: Emakumeak Wikipedian
[aldatu iturburu kodea]BAI | EZ | ERDIZKA | ||
Komunikazioa | Ikasleak parte hartu du. | |||
Ikaslea modu eraginkorrean komunikatu da besteekin. | ||||
Aktiboki entzun ditu kideak. | ||||
Hizkuntza egokia erabili du. | ||||
Digitala | Behar duen informazioa topatu du. | |||
Badaki informazioaren egilea edo iturria nola topatu. | ||||
Ulermena | Testuan topatutako informazioa behar duen datuekin identifikatzen du. | |||
Ekintzailetza | Informazioa modu autonomoan bilatzen du. |
3: Ekimena Wikipedian
[aldatu iturburu kodea]BAI | IA BETI | BATZUETAN | EZ | ||
Komunikazioa | Ikasleak parte hartu du. | ||||
Arretaz entzun ditu besteen ekarpenak. | |||||
Txandak errespetatu ditu. | |||||
Ikaskideak errespetatu ditu. | |||||
Konpromisoa | Jarrera proaktiboa erakutsi du. | ||||
Gaiarekiko interesa erakutsi du. | |||||
Digitala | Beharrezko informazioa topatu du. | ||||
Badaki informazioa non topatu eta aukeratu. |
5: Lanen errebisioa
[aldatu iturburu kodea]
Ikasleena
[aldatu iturburu kodea]0 puntu | 1 puntu | 2 puntu | ||
Pertsonaiaren bizitza-ibilbidea | Aurkeztutako pertsonaia bakarrik deskribatzen du, bere bizitza-ibilbidea aipatu gabe. | Aurkeztutako pertsonaiaren deskribapena egiten du eta, gainera, bere ibilbidearen oinarrizko deskribapen bat egiten du. | Aurkeztutako pertsonaiaren deskribapena egiten du eta, gainera, bere ibilbidearen deskribapen sakon bat egiten du, gaztetxo garaitik helduraino. | |
Testuinguru historikoa | Pertsonaiaren bizitza kokatzen laguntzeko ez du egoera sozial eta historikoaren datu edo gertakizunik aipatzen. | Gertaera historiko, geografiko eta sozial esanguratsuei buruzko informazioa eskaintzen du eta baina ez du lotura nabarmenik egiten pertsonaiarekin. | Gertaera historiko, geografiko eta sozial esanguratsuei buruzko informazioa eskaintzen du eta lotura egiten du aurkeztutako pertsonaiarekin. | |
Lorpenen aipamena | Ez ditu pertsonaiak egin edo eskuratutako ekarpen edo lorpenak aipatzen, edota ez dago loturarik. | Pertsonaiak egindako lorpenak eta ekarpenak sakondu gabe aipatzen dira. | Pertsonaiak egindako ekarpenak balioan jartzen ditu eta horien azalpena egiten da. | |
Wikipediaren estiloa | Iturriak | Idatzitako informazioa ez du iturri fidagarri batetik eskuratu. Ez du iturririk erabili. | Iturri gutxi erabili ditu eta iturrien fidagarritasuna ez da bermatzen. | Iturri fidagarri ugari erabili ditu eta testua loturez osatuta dago. |
Egitura | Testua ez dago egituratuta edo informazio guztia jarraian azaltzen da. | Testua egituratuta dago baina ez da koherentzia bat ematen. Atal gehiago bereizi litezke. | Hainbat atalburu eta azpiatal daude, toki egokietan jarritako irudi eta diagramak, eta iturriak eta oin oharrak bukaeran. | |
Atalak | Testua ez dago atalka banatuta eta ez dira gaiak bereizten. | Hainbat atal bereizten dira baina emandako informazioa ez dago xehetasunez osatua. | Atalak ingi bereiziak daude eta bakoitzean emandako informazioa egokia da. | |
Neutrala | Iritzi iturrigabeak eta balorazioak jasotzen dira. | Iritzi iturrigabe edo balorazio batzuk egiten dira. | Hizkuntza neutrala darabilte, eta datu objektiboei ematen diete garrantzia. | |
Zuzentasun gramatikala | Ez du zehaztasun lexiko, zuzentasun ortografiko eta gramatikalez idatzi, eta ez du erabilera sexista eta diskriminatzailea kontutan hartu. | Zehaztasun lexiko, zuzentasun ortografiko eta gramatikalez idatzita dago orokorrean, baina erabilera sexista eta diskriminatzailea ez du kontutan hartu. | Zehaztasun lexiko, zuzentasun ortografiko eta gramatikalez, eta erabilera sexista eta diskriminatzailerik gabe idatzi du. |
Irakasleena
[aldatu iturburu kodea]0 puntu | 1 puntu | 2 puntu | ||
Testuinguru historikoa | Pertsonaiaren bizitza kokatzen laguntzeko ez du egoera sozial eta historikoaren datu edo gertakizunik aipatzen. | Gertaera historiko, geografiko eta sozial esanguratsuei buruzko informazioa eskaintzen du eta baina ez du lotura nabarmenik egiten pertsonaiarekin. | Gertaera historiko, geografiko eta sozial esanguratsuei buruzko informazioa eskaintzen du eta lotura egiten du aurkeztutako pertsonaiarekin. | |
Lorpenen aipamena | Ez ditu pertsonaiak egin edo eskuratutako ekarpen edo lorpenak aipatzen, edota ez dago loturarik. | Pertsonaiak egindako lorpenak eta ekarpenak sakondu gabe aipatzen dira. | Pertsonaiak egindako ekarpenak balioan jartzen ditu eta horien azalpena egiten da. | |
Erabilitako iturriak | Eskainitako informazioa ez du iturri fidagarrietatik topatu edo ez du iturrien aipamenik egin. | Iturrien aipamena egin du baina ez ditu asko erabili. Iturriak ez dira guztiz fidagarriak. | Edukia justifikatzeko iturriak erabili ditu eta horiek aipatu ditu. Informazioa iturri fidagarrietatik topatu du. | |
Wikipediaren estiloa | Iturriak | Idatzitako informazioa ez du iturri fidagarri batetik eskuratu. Ez du iturririk erabili. | Iturri gutxi erabili ditu eta iturrien fidagarritasuna ez da bermatzen. | Iturri fidagarri ugari erabili ditu eta testua loturez osatuta dago. |
Egitura | Testua ez dago egituratuta edo informazio guztia jarraian azaltzen da. | Testua egituratuta dago baina ez da koherentzia bat ematen. Atal gehiago bereizi litezke. | Hainbat atalburu eta azpiatal daude, toki egokietan jarritako irudi eta diagramak, eta iturriak eta oin oharrak bukaeran. | |
Atalak | Testua ez dago atalka banatuta eta ez dira gaiak bereizten. | Hainbat atal bereizten dira baina emandako informazioa ez dago xehetasunez osatua. | Atalak ingi bereiziak daude eta bakoitzean emandako informazioa egokia da. | |
Neutrala | Iritzi iturrigabeak eta balorazioak jasotzen dira. | Iritzi iturrigabe edo balorazio batzuk egiten dira. | Hizkuntza neutrala darabilte, eta datu objektiboei ematen diete garrantzia. | |
Egindako zuzenketak | Ikaskideek proposatutako zuzenketa ez ditu berrikusi eta ez ditu kontutan izan hobetzeko proposamenak. | Lanaren oinarrizko berrikusketa egin du, ikaskideek egindako hobetze proposamen batzuk bakarrik kontutan hartuz. | Lanaren berrikuspen sakona eta ikaskideek egindako hobetze proposamenak bere lanean txertatu ditu. |
7: Gelako eztabaida
[aldatu iturburu kodea]BAI | IA BETI | BATZUETAN | EZ | ||
Komunikazioa | Ikasleak parte hartu du. | ||||
Arretaz entzun ditu besteen ekarpenak. | |||||
Txandak errespetatu ditu. | |||||
Ikaskideak errespetatu ditu. | |||||
Konpromisoa | Adierazpen eta jokabide ez-sexistak erakutsi ditu. | ||||
Gaiarekiko interesa erakutsi du. | |||||
Emakumeen gaur egungo paperaren inguruan hausnartu du. | |||||
Antolaketa | Ikaslea gai da ideien antolaketa modu egokian egiteko. | ||||
Ideiak modu egokian planteatzen ditu. |