Euskalbar
Euskalbar | |
---|---|
Jatorria | |
Ezaugarriak | |
github.com… |
Euskalbar euskarari lotutako web baliabideak modu errazean atzitzea ahalbidetzen duen tresna informatikoa da. Euskalbar Mozilla Firefox web nabigatzailearen gehigarri gisa sortu bazen ere, Google Chrome nabigatzailean erabiltzeko bidea ireki da[1].
Euskalbarri esker, hitzak bila daitezke sarean dauden euskarazko hiztegi, corpus eta beste hainbat baliabideetan. Euskaratik ingelesera, frantsesera, gaztelaniara, alemanera, latinera eta japonierara itzul daitezke, bai eta kontrako noranzkoan ere. Web nabigatzailean azaltzen den barra bati esker, euskarazko hiztegi eta baliabideetan bilaketak egiteko bide erosoa sortzen du. Barraren bidez ez ezik, aukeratutako testu baten gainean ere egin daitezke bilaketak, eskuin-klika erabiliz. Bilaketa arruntez gain, bilaketa konbinatuak ere egiten ditu Euskalbarrek, eta hainbat hiztegitatik bildutako bilaketak orrialde bakarrean erakusten.
Euskalbarreko baliabideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2019an honako baliabide bilduma eskaintzen zuen Euskalbarrek:
Hiztegi orokorrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Euskaltzaindiaren Hiztegia.
- Egungo Euskararen Hiztegia.
- Hauta Lanerako Euskal Hiztegia.
- Orotariko Euskal Hiztegia.
Hiztegi orokor eleaniztunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Elhuyarren Automatikoki Sortutako Hiztegiak.
- 5000 hiztegia.
- Elhuyar Hiztegia.
- Freelang hiztegia.
- Glosbe hiztegia.
- Goihata hiztegia.
- Kamusi project hiztegia.
- Labayru Hiztegia.
- Morris Hiztegia.
- Nola Erran hiztegia.
- Zehazki Hiztegia.
Sinonimoen eta antonimoen hiztegiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiztegi terminologiko/tekniko orokorrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Euskalterm datu-basea.
- Zientzia eta Teknologiaren hiztegi entziklopedikoa.
- Hiztegi terminologiko/tekniko espezializatuak.
- Automobilgintza Hiztegia.
- BFA Hiztegi Terminologikoa.
- Danobat hiztegia.
- Drogomenpekotasunen hiztegia.
- Egamaster hiztegia.
- EEEren Energia Hiztegia.
- Eurovoc Thesaurusa.
- Farmazia hiztegia.
- GEMET ingurumen thesaurus-a.
- Gizarte Zerbitzuen hiztegia.
- Jakinbai lanbide heziketarako hiztegia.
- Justizia Hiztegia.
- Joana Albret Katalogazioko Terminologia.
- Eusko Legebiltzarreko Hiztegia.
- Literatura Terminoen Hiztegia.
- Microsoft Language Portal.
- Mendizalearen Hiztegia.
- Telekomunikazio Hiztegia.
- Transvision.
- Trengintza hiztegia.
- Zurgintza hiztegia.
Fraseologia hiztegiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Elhuyar Web Corpusa - Konbinazioak.
- Gotzon Garate - Atsotitzak.
- Intza proiektuaren lokuzioak.
- Mokoroaren datu-basea.
Hiztegi entziklopedikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Auñamendi Entziklopedia.
- Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa.
- Lur Entziklopedia Tematikoa.
- Lur Hiztegi Entziklopedikoa.
- Euskarazko Wikipedia.
Euskalkietako/Herrietako hiztegiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Corpus orokorrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bizkaiera idatziaren corpusa.
- CorpEus - Internet euskarazko corpus gisa.
- Egungo Testuen Corpusa.
- Elhuyar Web Corpusa - Euskarazkoa.
- Ereduzko Prosa Dinamikoa.
- Ereduzko Prosa Gaur.
- Euskal Klasikoen Corpusa.
- Hiztegi Batua Euskal Prosan.
- Klasikoen Gordailua.
- Lexikoaren Behatokiaren corpusa.
- XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa.
Corpus eleaniztunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Consumer Corpusa.
- EHUskaratuak, EHUren itzulpen-memoriak.
- Elhuyar Web Corpusa - Paraleloa (eu-es).
- GFAren itzulpen-memoriak.
Corpus espezializatuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Pentsamenduaren Klasikoak Corpusa.
- Zientzia Corpusa.
- Zientzia eta Teknologiaren corpusa.
- Zuzenbide Corpusa.
Posta-zerrendak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ItzuL posta-zerrendako artxiboa.
- Librezale posta-zerrendako artxiboa.
Zuzentzaile automatikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Estilo-liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bilatzaileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Elebila euskarazko bilatzailea.
Parte hartzaileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskalbarren garapenean, hobekuntzan eta laguntzan funtsezko zeregina izan duten pertsona hauek:[2]
- Juanan Pereira Varela: Juananek Euskalbarren oinarriak ezarri zituen hasierako konpromisoekin eta garatzeko ahaleginekin. Haren ikuspegiak norabidea markatzen zuen proiektuaren bidaiarako.
- Asier Sarasua Garmendia: Garatzaile nagusi gisa, esperientzia teknikoa eta Asierren konpromisoa ezin hobeak izan dira. Haren ekarpenek eragin nabarmena izan dute Euskalbarren oinarrizko funtzioetan.
- Julen Ruiz Aizpuru: Beste garatzaile nagusi bat bezala, Julenen dedikazioa eta gaitasun teknikoa funtsezkoak izan dira proiektuaren sendotasuna eta moldagarritasuna bermatzeko.
- Igor Leturia Azkarate: Igorrek Euskalbar 4. bertsiora migratzeko eta WebExtension formatura igarotzeko egindako ahaleginek proiektua Firefox-en bertsio berriekin bateragarria izatea bermatu dute, eta erabiltzaileentzat garrantzitsua eta eskuragarria izatea.
- Mari Susperregi: Elhuyar Fundazioaren izenean, Marik laguntza paregabea eman du hiztegiak integratuz, Euskalbar erakunde ezagun baten babesaz baliatzen dela ziurtatuz.
Euskaraz idazteko beste tresna lagungarri batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Elia.eus Elhuyarren itzultzaile Automatiko neuronala (EU, ES, EN, FR, CA, GL)
- Eusko Jaurlaritza: http://www.itzultzailea.euskadi.eus.[3][4] ES > EU, EU > ES, EU > EN, EN > EU.
- Modela[5]. ES > EU, EU > ES. (2018-2020)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Ikasten.IO. (2017-11-02). «Euskalbar Chromerako» Ikasten.IO (Noiz kontsultatua: 2019-06-16).
- ↑ (Ingelesez) «euskalbar/README.md at master · euskalbar/euskalbar» GitHub (Noiz kontsultatua: 2024-01-17).
- ↑ «Lau lehiakide itzultzaile automatikoa egiteko» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2019-02-24).
- ↑ Berria.eus. «Euskara-ingelesa ere, itzulpen automatikoan» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-02-24).
- ↑ «Probatu Modela, euskaraz dakien itzultzaile neuronala» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2019-02-24).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Euskalbar
- Elia.eus Elhuyarren itzultzaile Automatiko neuronala (EU, ES, EN, FR, CA, GL)
- Eusko Jaurlaritza: http://www.itzultzailea.euskadi.eus. ES > EU, EU > ES, EU > EN, EN > EU.
- Google Translate.
- AmaGama EN > EU itzulpen memorietan arakatzeko. (Ingelesetik munduko hainbat hizkuntzatara, tartean euskarara, egindako itzulpen memorien datu-baseekin egindako tresna informatiko, bilatzaile formatuarekin).
- Opentrad. (2006-2018)
- Euskalbar Chrome nabigatzailearen gehigarri formatuan.
- Euskalbar Mozilla Firefox nabigatzailearen gehigarri formatuan.
- Hiztegia.net.