Wikipedia, Entziklopedia askea

Hezkuntza/Wikiemakume Dominadunak

Zure ikasleekin hizkuntza landu, emakume eredugarriak ezagutarazi eta euskarari prestigioa eman nahi diozu? Bai, ziur baietz. Proposamen hau zuretzat da, euskararen normalizazioaren alde lan egin nahi duzun irakasle hori. Aurten Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak erronka bat luzatzen dizue: baietz zuen ikastetxean Olinpiar Jokoetan dominak irabazi dituzten emakumeen biografiak egin. Horretan lagunduko zaituztegu, hemendik eta martxora bitarte iraungo duen bide erraz batean. Ba al zatoz?

Nola egingo dugu?[aldatu iturburu kodea]

Prozesua sinplea da: gure ikastetxean zein mailako ikasleekin egin nahi dugun erabakiko dugu lehenengo. Lehen Hezkuntzako eta DBHko 1. eta 2. mailako ikasleekin egin nahi badugu, Txikipedian idaztea izango da errazena. Gainontzeko ikasleekin egin nahi badugu, Wikipedia izango da gure lekua.

Parte hartzen duzuen irakasleek laguntza zuzena izango duzue, eta on-line baliabide ugari. Ikasleekin lantzeko aukerako artikuluen zerrenda bat izango duzue, dominak irabazi dituzten mundu osoko hainbat emakumerekin. Ikasleekin horien landu (beste hizkuntza bateko artikuluaren itzulpena izan daiteke) eta, 2022ko martxoa baino lehen guztiak igoko ditugu. Honela, martxoan, parte hartu duten ikastetxe guztiok batera Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatuko dugu, emakume kirolariei buruzko informazioa hobetuz.

Zer egin behar duzu?[aldatu iturburu kodea]

Parte hartu nahi baduzu, bete azpiko botoiko formularioa eta zurekin jarriko gara harremanetan ahalik eta azkarren. Gainera, proiektua aurrera eramateko kit bat jasoko duzu ikastetxean.

 Izena eman

Informazio gehiago behar duzu? Idatzi hezkuntza[a bildua]wikimedia[puntu]eus helbidera eta hitz egingo dugu.

Orain arteko estatistikak[aldatu iturburu kodea]

39
ikastetxe
229
artikulu Wikipedian
382
artikulu Txikipedian

Parte-hartzaileak[aldatu iturburu kodea]

Emakumeen zerrenda[aldatu iturburu kodea]

Adibide batzuk[aldatu iturburu kodea]