Atari:Iruñea/Nabarmendutako artikulua eta pertsona

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nabarmendutako iruindar artikulua Nabarmendutako iruindarra

Iruñeko Alde Zaharra Nafarroako hiriburuko auzo bat da, hiriko zaharrena, bertan jatorria duelarik. Hiriaren bihotzean dago, Iruñerriko ordokiaren erdian dagoen muino edo zatirik garaienean, bertan hiriko monumentu historiko nagusienak daudelarik.

Iruñeko Alde Zaharra hiriaren erdigunean eta hiria beraren zati handi bat dagoen ordokia eta Iruñerriaren gain kokatua dago. Gainontzeko auzo berriekin ongi komunikatua dago, Billabesa edota Atarrabiarra hiri-autobus zerbitzuaren linea gehienak auzoaren mugetan geltokiak baidituzte (nagusiki Sarasate pasealekuan), 14. linea alde zaharrean barneratzen delarik (Iruñeko udaletxearen atzealdean geltokia baitu). Gaur egun linea batzuk Alderdi Zaharrera hurbiltzeko egitasmoaren hausnarketa ere badago, auzoko dendariek hala eskatuta.

Alde Zaharra oinezkoen gunea da, horregatik bertara garbiketa, mantenimendu edo garraio ibilgailuak edota auzoaren barnean aparkalekua duten auto pribatuak bakarrik sar daitezke. Gainontzeko ibilgailu eta autoentzat sarrera galerazi edo debekatua dago, auzoa oinezkoentzako gunea izan dadin.

...gehiago irakurri

Arturo Kanpion Jaimebongaztelaniaz Arturo Campión— (Iruñea, Nafarroa, 1854ko maiatzaren 7a - Donostia, Gipuzkoa, 1937ko irailaren 5a) idazlea, euskalaria, abokatua, historialaria eta politikaria izan zen. Euskaldun berria. Bere bizitzaren goiburua, berak idatzitako liburuetan ezarritako esaldi honek laburbiltzen du: «Euskal-Erriaren alde». Lan eskerga egin zuen euskararen, euskal kulturaren eta foruen alde, eta Nafarroan euskal kulturak XIX. mendearen hondarrean eta XX. mendearen hasieran izandako pizkundearen eragile nagusi izan zen.

Gaztelaniaz idatzi zituen bere lanik garrantzitsuenak, tartean Gramática de los cuatro dialectos literarios de la lengua euskara liburu handia, baina euskaraz ere lan egin zuen.

Euskaltzaindiaren fundatzaileetakoa eta euskaltzain osoa izan zen (1918-1937). Nafarroan Nafarroako Euskara Elkargoa eta haren Euskara agerkaria sortzen lagundu zuen, eta Eusko Ikaskuntzaren presidentea izan zen.


...gehiago irakurri