Atari:Katalunia/Katalunia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Katalunia
Kataluniako armarria.

Kataluniako Autonomia Erkidegoa (katalanez Comunitat Autònoma de Catalunya, gaztelaniaz Comunidad Autónoma de Cataluña eta araneraz Comunautat Autonoma de Catalonha) Espainiako autonomia erkidego bat da. Kataluniako lurralde historikoaren zati da. Bere Autonomia Estatutuaren arabera "nazio" bat da.

Kataluniako Autonomia Erkidegoak, 32.000km² inguruko azalera du, non bizi diren ia 7 milioi pertsona. Iparraldean Frantzia eta Andorrako Printzerria, mendebaldean Aragoi, hegoaldean Valentziako Erkidegoa eta ekialdean Mediterranear itsasoa mugakide ditu.

Administratiboki Espainiako Autonomia Erkidegoetako bat bada ere, hizkuntzaren aldetik (katalana) beste lurralde batzuekin harreman lunguistikoak ditu, Katalan Herriak (Països Catalans) osatuz: Andorra, Valentziako Erkidegoa, Balear Uharteak, administratiboki Frantziako lurraldea den Ipar Katalunia, Aragoiko ekialdeko eremu bat (Sartaldeko Zerrenda edo Franja de Ponent) eta Murtziako El Carxe eskualdea.


...gehiago irakurtzeko sakatu hemen