Aranera
Aranera | |
---|---|
![]() Aranera hitz egiten den eremua biribil gorriz adierazita. | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua |
![]() |
Hiztunak | 4.700 |
Rankinga | Ez 100 mintzatuenen artean |
Ofizialtasuna |
![]() |
Eskualdea | Arango harana |
Araugilea | Conselh Generau d'Aran |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | subjektua aditza objektua eta silabadun hizkuntza |
Alfabetoa | Okzitaniar alfabetoa |
Hizkuntza kodeak | |
Glottolog |
aran1260 |
Aranera[1] okzitanieraren dialektoa den gaskoiaren aldaera bat da. Arango aranean (Katalunia) mintzatzen da. 2006ko abuztuaren 9tik —lege bidez 2010ean egikaritua— Kataluniako autonomia erkidego osoan hizkuntza ofizial izaera du, katalana eta gaztelaniarekin batera, Kataluniako estatutu berrian hala jasota.[2] 1984an aranera Arango haraneko hezkuntza sisteman erabiltzeko hizkuntza izendatu zen.
Arautzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aranerak berezko idaztarauak ditu, eta gaskoiaren gainerako aldaeretatik bereizita dago, berezko dituen ezaugarriak kontuan hartzen dira idazteko garaian. Adibidez, emakumezkoentzako pluralak -es bukaera da (es hemnes araneses, 'emakume arandarrak'), gizonentzako pluralen -i (es aranesi) eta artikulu piriniotarrak (eth, era, es).
Inguruko hizkuntzen eragina[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aranerak inguruko hizkuntza ofizialen eragina jaso du historikoki (gaztelaniarena lehendabizi, katalanarena ondoren), eta egun gaskoitik bereizten dituen ezaugarriak ditu. Horrela, azken hamarkadetan neologismo "hispaniar" ugari gehitu zaizkio araneraren lexikoari. Esaterako, actuar (okzitanieraZko "agir"-en ordez), empresa (vs. "entrepresa"), foment, impartir, increment (vs. "aumentacion"), laborau, matrícula (vs. "inscripcion"), oficina (vs. "burèu"), etab.
Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kopuruak
|
Portzentaiak
|
|
Ulertzen dute |
6.712
|
%88,88
|
Hitz egiteko gai dira |
4.700
|
%62,24
|
Irakurtzeko gai dira |
4.413
|
%58,44
|
Idazteko gai dira |
2.016
|
%26,69
|
Iturria: IDESCAT, 2001eko hizkuntz neurketa |
Ekimenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2005ean Corsa per la lenga izeneko lasterketa aldarrikatzailearen 12. edizioa ospatu zuten, Korrikaren ereduari jarraituz.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ 38. araua - Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. Euskaltzaindia Noiz kontsultatua: 2010-12-23.
- ↑ (Katalanez) El Parlament aprova la llei de l'occità. Vilaweb Noiz kontsultatua: 2011-09-08.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Okzitanieraz) Aranerari buruzko ikastaro eta loturak
- (Okzitanieraz) Aranes.org webgunea
- (Okzitanieraz) Araneraren idaztarauak