Atari eztabaida:Hezkuntza/Lehiaketak/2018/02

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Indeseable pare bat bandalismoa egiten ibili dira hemen: Enarakus eta Garazi15. Norbaitek konpondu beharko luke.-Ernestobanpiroa (eztabaida) 18:11, 14 otsaila 2018 (UTC)

Bi artikulu kanporatzeko bidea[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! MikelGaton 77 lankideak bi diskoren letra osoak igo ditu. Gaztelaniaz egoteaz gain, copyright bortxaketa nabarmena da, puntuak eskuratzeko truko bat. Puntuak kontabilizatzeko sistemak ez du aurreikusten horrelako egoera bat (nahiz eta botaren egileari galdetu diodan). Afera ez da txikia, ia 200 puntu horrela lortu baitira. Horregatik, besterik esan ezean, Eskorbutoren diskoen kategoria kendu dut puntuaziotik. Ondo edo gaizki baderitzozue, hemen esan. Bihar neurri horri buelta eman dakioke, arazorik gabe. -Theklan · Eztabaida · E-maila 22:21, 27 otsaila 2018 (UTC)

Kaixo denoi
Ulertzen dut copyright bortxaketa dela eta ezabatutako zatiak puntuazio totalari kentzea, baina Eskorbutoren diskoko kategorian lau diskari buruz idatzi egin dut eta puntu gehiegi kentzea iruditzen zait. Dena den, erabakitakoa onartuko dut Gartxoak eta Luistxo lankideak kriston lana egin dutelako eta saria ni baino gehiago merezi dezaketelako. Agur eta barkatu norbaiti haserretu badio nire jarrerak.
Berriro jarriko ditut diskoak lehian, egia delako 4 artikulu egin direla eta bietan izan dela. Puntuetan oso justu izango balitz, Lankide:Luistxo eta Lankide:Gartxoaken iritzia ere nahiko nuke. -Theklan
Iruditzen zait pixkat lekuz kanpokoa dela gaztelaniazko naterialarekin hornitzea euskarazko wikipedia hau bezalako lehiaketa batean. Gazteleraz egindako musika eta kultura ere aipagai izan behar dira, jakina, baina Doctor Deseoren edo Eskorbutoren diskoekin, kopia ta kopia eginez 300 puntu gehitzea ez da normala. Hurrengo batzuetarako sistema hobetze aldera, zenbaketa bot-aren arduradunei bi eskaera. Bat (zaila edo ezinezkoa izango da akaso)ː hitz kontaketan hizkuntza igarpena eta ezaguera balego, hori aplikatu beharko litzateke, zehazki ez bada, portzentualki. Biː erreferentzia gehikuntza gain-baloratua dago, argazkienak bezala puntu tope bat behar luke.-Luistxo (eztabaida) 06:19, 28 otsaila 2018 (UTC)
Kaixo! Hizkuntzarena ezinezko ikusten dut momentuz. Bota garatu duenak ez du horrelako biderik. Beste gauza bat da gutako norbaitek, edo IXA taldeak edo Elhuyarrek garatuko balu horrelako zerbait, baina esfortzu handiegia. Nik uste ez dela gertatuko beste lehiaketako kasuetan, ez baitago bai horietan horrelako egoerarik emateko aukera.
Erreferentziei dagokionez, apropos egina dago. Erreferentziak dira Wikipedia kalitatez hornitzeko mamietako bat. Praktika on gisa, erreferentziak sartzera behartzea irabazteko aukera ona da. Agian puntuz gainbaloratua dago, eta hori hurrengo lehiaketan pixka bat modulatu dezakegu, 4 puntu beharrean 3 izanik, adibidez. -Theklan · Eztabaida · E-maila 07:46, 28 otsaila 2018 (UTC)
Kaixo, Gartxoak naiz. Nire iritzia honen inguruan. Copyright-arenarekin ados, horrekin gainera kontu handiz ibili beharra dago. Gaztelerazko taldeen inguruan puntualizazio batzuk. Lehiaketa Euskal Herriko musikari buruzkoa da eta proposaturiko artikuluen artean badaude esate baterako RIP, Eskorbuto, Duncan Dhu, La oreja de Van Gogh... Horretaz gain, lehiaketako sari bat ere (hirugarrena) gazteleraz kantatzen duen talde baten diskoa da, "harribitxi" bezala kalifikaturik dagoena gainera. Beraz ez dut ulertzen zertara datorren gaztelerazko materialari buruzko komentario hau. Nik Doctor Deseorena egin badut gustoko dudan taldea delako izan da, ez puntuak eskuratzearren. Berdin berdin eskura nitzakeen euskaraz kantatzen dutenen diskoekin ere, adibidez Zarama edo Izaro, egin dudan bezala. Sortutako artikuluak begiratzen badituzue, gazteleraz izenburua eta kanten zerrenda baino ez dago, gainerako azalpen guztiak euskaraz daude. Gartxoak
Letrak besterik gabe igotzeak ez du inongo zentzurik (egile eskubideak urratzen ariko da segur aski; hala ere, ez dakit zenbateraino egia esateko), eta amarru itxura handia du, non eta letrak ez diren puntu jakin bat ilustratzeko/argitzeko baliatzen. Beraz, puntu eta testu horiek zaborretara, niri ikuspuntutik. Erreferentziak bereziki balioztatzearekin ados. Gaztelaniari buruz, non eta ez diren bloke handiak hizkuntza horretan jartzen, proiektu honen barruan kokatzen da. Goraintzi -Iñaki LL (eztabaida) 09:07, 28 otsaila 2018 (UTC)
Lankide horren ekarpenaz gehiago zorroztearren. Nire ustez, talde edo kantari bati buruzko artikuluan haren diskoetako kantuak jartzea ez da zuzena. Horretarako, beste artikulu bat sortu beharko litzateke, diskoari buruz hitz egin, eta azalpenaren gehigarri, diskoko kantuen izenburuak gehitu, atal berezi batean. -Iñaki LL (eztabaida) 14:26, 28 otsaila 2018 (UTC)