Ate-matrize programagarri
Artikulu hau hobetzeko lanean ari da Hodei Laez lankidea. Hori dela eta, beharbada hutsuneren batzuk izango dira edukian edo formatuan. Mesedez, aldaketa handi bat egin baino lehen, eztabaida ezazu haren lankide orrian edo artikuluaren eztabaida orrian, erredakzioa koordinatzeko. |

Ate-matrize programagarria[1] edo FPGA (ingelesez: Field-programmable gate array) delakoa, ate-multzo programagarriak dituen zirkuitu integratua da. Hauek hardware deskribapen lengoaien (HDL) bidez konfiguratu ohi dira.
Ate-matrize programagarriak bloke logiko programagarriz osatuta daude. Blokeen arteko interkonexioak konfigura daitezke. Ondorioz, ate logikoak baino zailagoak diren funtzio konbinazionalak lor daitezke. Gainera, FPGA gehienek memoria-elementuak ere badituzte, dela biegonkorrak, edo dela memoria-blokeak.
Teknologiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Interkonexioak eratzeko erabilitako teknologiaren arabera sailkatzen dira:
- Antifusiblean oinarrituta – Behin bakarrik programa daitezke.
- EPROMean oinarrituta – Behin bakarrik programa daitezke, baina ultramore-izpiekin ezaba daitezke. Zaharkituta.
- EEPROMean oinarrituta – Elektrikoki ezaba daitezke.
- Flash memorian oinarrituta – Ezaba daitezke.
- Fusiblean oinarrituta – Behin bakarrik programa daitezke. Zaharkitutako teknologia.
- PROMean oinarrituta – Behin bakarrik programa daitezke. Zaharkitutako teknologia.
- SRAMean oinarrituta – Memoria estatikoetan oinarrituta. Birprogramagarriak dira.
Sakontzeko irakurgaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ormaetxea, E.; Ibarra, E.; Andreu, J.; Kortabarria, I.; Martínez de Alegría, I.; Planas, E.. «FPGA gailu birkonfiguragarriak: Kontrol-sistema konplexuak inplementatzeko aukera berriak» Ekaia (23): 199-217. 2010 ISSN 0214-9001..
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ (pdf) Elektronika eta Mikroelektronika Hiztegia. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia (argitaratze data: 2016), 42 or. (Noiz kontsultatua: 2017-04-10).