Atenastarren Konstituzioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
File:Constitution of Athens BL Papyrus 131.jpg
Antzinako Atenasko demokrazia Aristotelesen "Atesnatarren kontituzioa" idazlanaren arabera

Atenastarren Konstituzioa, Aristotelesek zuzendutako lan talde baten lana da. Greziar filosofoak, bere garaiko lege kultura modu entziklopedikoan isladatzeko idazteko egitasmoa zuen 158 konstituzioetako sailetik lehena da.

Atenastarren konstituzioan', Aristotelesek hiri-estatu handiaren lege errealitatea eta historian zehar hau ezartzen joan zen testuingurua zein beraren une nagusiak berrikuntza politiko-administratibo ezberdinei dagokienez isladatzen ditu. Lanak, gainera, Atenaseko antolaketa politiko eta sozio-kulturalari buruzko greziar pentsamendua adierazten du.

Lan honetan erabiltzen den metodoa, deskribapenekoa da, Aristotelesek bere lan zientifikoetan erabilitakoaren antzerakoa, enpirikoa behatutakoarekin konbinatuz eta ekarpen kritiko eta balioztatzeko ekarpen garrantzitsuekin.

Oinarrian, bi dira testuko arreta erakartzen duten kontuak: Atenasen historia politikotik ibilbide bat eta Atenastar estatuaren sistema eta antolaketaren deskribapen bat.

Testua duen papiroa Egipton aurkitu zuen 1891 aldean Sir Frederick G. Kenyonek.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]