Atleta-oin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Atleta-oin
Tinea pedis interdigitalis.jpg
Deskribapena
Motaezkabia, oin gaixotasunak
larruazaleko gaixotasuna
Espezialitateainfektologia
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakMikonazol, naftifine (en) Itzuli, econazole (en) Itzuli, ciclopirox (en) Itzuli, butenafine (en) Itzuli, oxiconazole (en) Itzuli, Kliokinol, griseofulbina, Ketoconazole (en) Itzuli, terbinafine (en) Itzuli, haloprogin (en) Itzuli, tolnaftate (en) Itzuli, Sodio hipoklorito, Sulkonazol, Sulkonazol, luliconazole (en) Itzuli eta oxiconazole (en) Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-10-MKB35.3
GNS-9-MK110.4
DiseasesDB13122
MedlinePlus000875
eMedicine000875
MeSHD014008
Disease Ontology IDDOID:12403
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Atleta-oina onddo dermatofitoek eragindako infekzio mikotikoa da. Oinen oinarrian eta ertzean ematen dira onddo hauek.

Epidemiologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dermatofitosirik ohikoena da, eta ezkabien ehuneko 70 osatzen du; gizabanakoen ehuneko 20k, berriz, sintomarik gabe eramaten du eskabi kutsakorra. Ohikoa da eskuoihalen, kutsatutako arroparen eta maindireen bidez organismoa oinetik urrun igarotzen ikustea.

Atleta-oina ohikoagoa da gizonetan emakumeetan baino, eta haur zein helduetan ikusten da. Atletek eta kirolariek kutsatzeko aukera handiagoa dute. Kutsatzea pertsonatik pertsonara zuzenean transmititzen da, bai eta onddoak hilabeteka irauten duen gainazal hezeetan ere, hala nola igerilekuetan, bainugeletan, dutxetan, eskuoihaletan, alfonbretan, kuarteletan, ikastetxeetan, saunetan, hoteletan eta gimnasioetan. Oin hezea (izerdia, adibidez) denbora luzez mantenduz gero eta oinetako itxiak erabiliz gero (botak, adibidez), handitu egiten da infekzioa agertzeko edo irauteko arriskua, onddoaren aldeko giro beroa, hezea eta iluna sortzen baitu[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Pie de atleta: MedlinePlus enciclopedia médica» medlineplus.gov (Noiz kontsultatua: 2021-05-21).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Medikuntza Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.