Atis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Attis» orritik birbideratua)
Atis
Frigiarren erligioa
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
Familia
AmaNana (en) Itzuli

Atis[1] (antzinako grezieraz: Ἄττις edo Ἄτυς, Ἄττυς, Ἄττης)[2] edo Attis, galdutako eta berreskuratutako landarediaren jainkoa da; udaberriaren irudia. Frigiar jatorrikoa, Zibeleren kultuarekin lotu zen. Erromatar irudigintzan, frigiar txanoarekin irudikatzen zen, Ekialdean zuen bere jatorria adierazteko, Ekialdetik etorri ziren beste jainkoekin egiten zen legez.

Teodosio Iek, Tesalonikako Ediktuarekin (380), gurtza paganoak debekatu zituen, Attisena barne[3].

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Attis anatoliar jatorriko izena da, eta erroa Atalo izen ezagunean agertzen da, adibidez Atalo I, Pergamokoa. Aita esan nahi du, “attas” hitz hitita eta Pala herriaren hizkuntzako[oh 1] "papas" hitza bezala, eta Zeusi ere aplikatzen zitzaion, Frigian eta Bitinian, harekin nahasten baitzen[3].

Mitoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hari atxikitako mitologiaren arabera, Attis Frigiako artzain bat zen, Zibeleren kutuna, eta birjina izango zela agindu zion jainkosari. Ez zuen, ordea, hitza bete eta Sangario erregearen alabarekin ezkondu zen. Jainkosak mendekuz irenarazi zuen. Ebaketak heriotza ekarri zion eta Zibelek, hunkiturik, berpiztu eta pinu bihurtu zuen.

Beste mito baten arabera, Pessinosko erregea Midas zen. Ezkontzaren kanta abesten ari zirenean, Agdistis / Cybele bere botere transzendentean agertu zen, Attis zoratu egin zen eta pinu baten azpian zikiratu zen. Hil zenean, bioletak agertu ziren bere odolaz erori zen lekuan. Attisen aitaginarreba izan behar zuena, Attisen ekimena errepikatu zuen. Horrela, koribanteak sortu ziren, Zibeles jainkosari kontsakratutako apaiz zikiratuak Agdistisek Zeusi eskatu zion gaztea berriro bizitzara itzultzeko, baina Zeusek ezin zuen hori egin, eta gutxienez, bere gorputza ez zela deskonposatuko zin egin zuen, bere ilea ederra hazten jarraituko zuela eta hatz txikia mugitu ahal izango zuela[4].

Attis zirikatua eta hilda irudikatzen duen erliebea. Sent Bertran de Comengen aurkitua. Musée archéologique départemental, Haute-Garonne. Sent Bertran de Comenge, Garona Garaia. K.o. III. mendea[5].

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Pala Anatolia iparraldean zegoen eskualdea zen. Herri horrek hizkuntza indoeuropar desagertua hitz egiten zuen, taulatxo kuneiformeetan agertzen dena, hititen hiriburua izan zen Brontze Aroko Hattusako artxiboetan. Hizkuntza hori, antza, Anatoliako iparraldean hitz egiten zen batez ere eta hititar hizkuntzen taldeko lau azpitalde nagusietako bat dela uste da. Beste hirurak, hititera (Anatolia zentrala), luvitera (Anatolia hegoaldea) eta lidiera (Anatolia mendebaldea) dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia. 82. araua. Grezia eta Erromako pertsonaia mitologikoak. .
  2. (Ingelesez) Smith, William. A Dictionary of Greek and Roman biography and mythology. .
  3. a b Serrano, Pilar González. (1995). «La génesis de los dioses frigios: Cibeles y Atis» Ilu. Revista de ciencias de las religiones (0): 105–116. ISSN 1135-4712. (Noiz kontsultatua: 2023-05-04).
  4. Pausanias: Greziako deskripzioa. 7.17 - 9.12
  5. Aupert, Pierre; Turcan, Robert. (1995). «Attis et Cybele à Lugdunum Conuenarum (Saint-Bertrand-de-Comminges)» Aquitania 13 (1): 179–192.  doi:10.3406/aquit.1995.1207. (Noiz kontsultatua: 2023-05-04).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Mitologia Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.