Aurora Vargas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aurora Vargas
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAurora Vargas Vargas
JaiotzaSevilla, 1956 (67/68 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakflamenko-dantzaria eta Cantaoa

Aurora Vargas Vargas, ezaguna Aurora Vargas izenez (Sevilla, 1956) sevillar flamenko-dantzari ijitoa eta kantaria da.[1][2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurora Vargas Sevillako La Macarena auzo ezagunean jaio zen. Ijitoen familiakoa da, eta txikitatik hasi zen kantatzen eta dantzatzen, honelaxe zioen berak: "kantuan, lau edo bost urte nituenetik gogoratzen dut ".[3]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sevillan, 1986ko abenduaren 4an, Lope de Vega antzokian, egindako "Arte Flamenkoaren VI. Hamabostaldian" parte hartu zuen, eta artista ezagun izendatu zuten. Madrilgo Los Canasteros eta Sevillako Los Gallos tablao delakoetan hasi zen profesional gisa.

Sevillako "Arte Flamenkoko Biurtekoak"n parte hartu du askotan, eta lehen aldiz IV. Edizioan parte hartuz zuela aipatu behar da. Besteak beste, José Mercé edo Bernarda de Utrera artista ospetsuekin kartela partekatu zuen.[4][5]

"Carmen" filmean Placido Domingorekin parte hartu zuen Francesco Rosiren zuzendaritzapean.[6] Hainbat hilabetez, Antonio Gadesen konpainiako kide izan zen, Parisen lan hori bera antzezten zuenean Campos Eliseos agertokian.

Espainia osoan, Frantzian, Italian, Ingalaterran, Japonian, Indian, Estatu Batuetan eta abarretan lan egin du.

Sariak eta aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2014. urtean Sevillako Hiriko Domina jaso zuen, bere arteari, bere auzoari eta bere hiriari pasioz eta profesionaltasunez eskainitako bizitza osoarengatik.[7]

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Carlos Sauraren "Flamenco" filmean parte hartu zuen.
  • El Ángel telebista-serieko soinu-banda
  • Acero frío (1997)
  • Pasarela zigilurako bi grabazio, Daniel Navarroren zuzendaritzapean «Niño de Pura»
  • A Rumba Abierta
  • Ellas cantan flamenco
  • Arte, Compás y Sentimiento
  • Puro y Jondo, Jesus Herediarekin batera
  • Orso Romi (2001)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Biografía de Aurora Vargas Vargas (Su vida, historia, bio resumida)» www.buscabiografias.com (Noiz kontsultatua: 2023-03-21).
  2. (Gaztelaniaz) «Aurora Vargas, la otra mitad de 'Pansequito'» sevilla 2023-02-17 (Noiz kontsultatua: 2023-03-21).
  3. [http://www.juntadeandalucia.es/cultura/centroandaluzflamenco/NuevaAlborea/Revistas/Alborea10.pdf «Me gusta el arte, tanto en el cante como en el baile o en el toque»] Alboreá (juntadeandalucia) (10): 14..
  4. «Así soy yo» http://www.labienal.com/ 2012.[Betiko hautsitako esteka]
  5. «Aurora Vargas y Pansequito» http://www.labienal.com/ 2014.
  6. «BIZET'S 'CARMEN' FROM FRANCESCO ROSI» http://www.nytimes.com/ 20 de septiembre de 1984.
  7. «Acta Pleno Sesion celebrada por el Ayuntamiento de Sevilla» Ayuntamiento de Sevilla-Pleno Municipal 2014-Actas (Ayuntamiento de Sevilla) (29 mayo 2014): 22..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]