Plácido Domingo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Plácido Domingo
Placido Domingo 2015.jpg
Bizitza
Jaiotza Madril1941eko urtarrilaren 21a (76 urte)
Herrialdea  Espainia
 Mexiko
Lehen hizkuntza gaztelania
Familia
Aita Plácido Domingo Ferrer
Ama Pepita Enbil
Ezkontidea(k) Marta Domingo  (1962ko abuztuak 1 -
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Lanbidea
Lanbidea opera abeslaria, orkestra zuzendaria, abeslaria eta aktorea
Jasotako sariak
Kidetza San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Genero artistikoa opera
Ahots mota tenorra
baritonoa
IMDb nm0004881
www.placidodomingo.com/

Plácido Domingo Embil (Madril, Espainia, 1941eko urtarrilaren 21a) XX. mendearen bigarren erdiko tenorrik ospetsuenetakoa da. Ahots ozenaz gainera, antzerkirako dohaina ere badu. Hiru Tenorrak delako hirukoteko partaide izan zen, Josep Carrerasekin eta Luciano Pavarottirekin batera.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ama, Pepita Enbil, euskalduna zuen, Getariako (Gipuzkoa) Enbildarren etxean jaioa. Mexikon piano ikasketak egin zituen. 1961ean abestu zuen lehenengo opera. 1962tik 1965era bitartean, Tel Aviveko Opera Nazionaleko abeslaria izan zen. 1965ean, New Yorkeko Operan abestu zuen; eta 1968an, New Yorkeko Metropolitan Opera's House antzokian (harrezkero, hango abeslari izan zen). Milango Scala antzokian 1969an abestu zuen lehenengoz.

Disko asko argitaratu ditu, eta opera filmetan parte hartu du; era berean, operako zuzendaritza lanetan jardun du.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Plácido Domingo Aldatu lotura Wikidatan