Antonio Gades

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Antonio Gades
Antonio Gades statue in Havana Vieja.jpg
Bizitza
Izen osoa Antonio Esteve Ródenas
Jaiotza Elda1936ko azaroaren 14a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Madril2004ko uztailaren 20a (67 urte)
Heriotza modua berezko heriotza
Familia
Ezkontidea(k) Marisol  (1982 -  1986)
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Lanbidea
Lanbidea dantzaria, koreografoa, gidoilaria, ballet masterra eta ballet dantzaria
Jasotako sariak
Sinesmenak
Alderdi politikoa Espainiako Alderdi Komunista
IMDb nm0300565

Antonio Gades (Elda, Alacant, 1936 - Madril, 2004) espainiar dantzaria izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamazazpi urte zituela hasi zen dantzan, Pilar Lópezen Konpainian. 1960an Italiara jo zuen. Han ikasi zuen dantzaren teknika akademikoa (Anton Dolinekin); 1963an Espainiara itzuli zen, eta bere Konpainia sortu zuen. New Yorkeko Nazioarteko Azokari esker (1964) egin zen ezagun mundu osoan, eta hurrengo hamarkadan nonahi jaso zituen txalo-zaparradak, batez ere F. García Lorcaren hainbat obraren (Odolezko ezteiak) egokitzapenak dantzatuz. Hainbat film ere egin zituen, batez ere Carlos Saurarekin (Odolezko ezteiak, Carmen, Maitasun sorgindua). Alicia Alonsorekin batera aritu zen Kubako Ballet Nazionalean (1978-1980), eta 1980an Espainiakoaren zuzendari izendatu zuten. Komunista militantea izan zen eta Espainiako Herrietako Alderdi Komunistako kide izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]