Autoerretratua hondo urdinez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Autoerretratua hondo urdinez
“Autorretratua”, Zuloaga.jpg
Jatorria
Sortzailea Ignacio Zuloaga
Sorrera-urtea 1942
Ezaugarriak
Genero artistikoa erretratua eta Autoerretratua
Egile-eskubideak jabetza publiko
Deskribapena
Argumentu nagusia Ignacio Zuloaga

Autoerretratua hondo urdinez (gaztelaniaz, Autorretrato con fondo azul) 1942an Ignacio Zuloaga margolariak bere buruari eginiko erretratua da. Ziur aski hauxe da margolariaren irudi ezagunena eta frankismo garaian, 1954an, 500 pezetako biletea diseinatzeko hori erabili zen hain zuzen,[1] nahiz eta bere auerretratu bakarra ez izan.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Margolan honetan Zuloagak bere burua hondo urdin eta lauso baten gainean margotu zuen. Artista kaleko arropaz jantzita ikusten dugu baina eskuan lanerako paleta eta margoak prest ditu. Argia aurpegiaren alde bat azpimarratzen dio, beste argi-ilunetan gelditzen baita. Eskuineko eskuaren behatz bat txalekoren poltsikoan sartua du eta horrek, era batez, margolanean tentsio puntu bat sortzen du.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]