Edukira joan

Espainiar pezeta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pezeta» orritik birbideratua)
Espainiar pezeta
Ezaugarriak
HerrialdeaEspainia, Andorra, Kubako kapitaintza nagusia, Filipinetako kapitaintza nagusia, Puerto Ricoko kapitaintza nagusia, Ifni, Mendebaldeko Sahara, Marokoko Protektoratu Espainiarra eta Ekuatore Ginea
Nongo eskumenaEspainia
JaulkitzaileaEspainiako Bankua
Ikurrapezetaren ikurra
Historia
Hasiera1868ko urriaren 19a
Ordezkatzen duEspainiako ezkutu

Artikulu hau Espainiako dibisari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Pezeta».

Espainiako pezeta Espainiako erabilera legaleko dirua izan zen, 1868ko urriaren 19an onartu zenetik 2002ko otsailaren 28an euroak ordezkatu zuen arte. 1868tik aurrera diru unitarioa izan zen eta, urte horretan jaulki zutenean, parekidetasuna zuen frantziar liberarekin. Pezetaren laburdura "pta." da euskaraz.[1]

Behin-behineko Gobernuaren pezeta bateko lehen txanpona, 1870ean.

Pezeta hitzerako bi jatorri eransten dira: gaztelaniazko ‘peso’ hitzeko txikigarria, eta katalanezko ‘peceta’ (pieza txikia). Edozein moduan Katalunian agertu zen hitza XV. mendean.


Espainiako Independentzia Gerran pezeta txanponak agertu ziren Kataluniako leku askotan; baina ofizialki 1868ko urriaren 19an moneta-unitate bihurtu zen Serrano jeneralaren Behin-behineko Gobernuaren dekretuaren bidez, ezkutua ordezkatuz. Frantziako frankoa eredutzat hartu zuen, 100 zentimotan banatuta.

Pezeta bateko azken txanpona oso txikia zen, aluminiozkoa, 14 mm-koa eta 0,55 g-koa.

Era ofizialean, 1999ko urtarrilaren 1ean euroari lekua utzi zion.

Euroarekiko baliokidetasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 1 euro = 166,386 pezeta

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Pezeta» Euskalterm.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]