Autorretratu

Wikipedia, Entziklopedia askea

Autorretratua pertsona batek bere buruari eginiko erretratua da. Margolaritzan artistari bere buruari buruzko azterketa sakona egitea eskatzen dio genero honek. Zenbait garaitan, XVI eta XVII. mendean esaterako, oso ohikoa zen margolari ospetsuek haien autorretratua egitea, horrela haien egile maila finkatzeko. Dena dela, autorretratua ez da beti genero errealista. Literaturan ere egin daiteke, prosopografia eta etopeiatik gertu.

Lehenengo autorretratuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo autorretratuak Antzinaroan aurkitu izan dira. Egipton, K.a.1300 urtean Bek izeneko eskultore batek harrian bere autorretratua egin zuen, esaterako. Garai hartan, aberatsek bakarrik ahal zuten beren erretratuak betikotu. Hasieran bakarrik gizonak agertzen ziren. Pizkundea izan arte ez ditugu emakumezkoen autorretratuak ezagutuko. Orokorrean, lehen emakumea Catharina van Hemessen izan zen, 1548an.

Adibide batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Autorretratu Aldatu lotura Wikidatan