Autoerretratua zapi gorriarekin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Autoerretratua zapi gorriarekin
Jatorria
Sortzailea(k)Max Beckmann
Sorrera-urtea1917
IzenburuaSelbstbildnis mit rotem Schal
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak80 (altuera) × 60 (zabalera) cm
Genero artistikoaAutorretratua
Deskribapena
Kokapena
LekuaStaatsgalerie Stuttgart (en) Itzuli
"degenerate art" collection (en) Itzuli
BildumaStaatsgalerie Stuttgart (en) Itzuli eta "degenerate art" collection (en) Itzuli
Inbentarioa2327 eta 16026
Argumentu nagusiaMax Beckmanna

Autoerretratua zapi gorriarekin (alemanez: Selbstbildnis mit rotem Schal) Max Beckmann margolari alemaniarraren mihise gaineko olioa da. 1917an egina, gaur egun Stuttgarteko Estatu Galerian dago.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Max Beckmann mediku soldaduak, Lehen Mundu Gerran Alemaniako armadan boluntario bezala gogotsu batu zenak, Mendebaldeko Frontean eta Flandrian gerraren izugarrikeriak sentitu zituen, 1915eko uztailean nerbio-kolapso larria jasan zuelarik. Gerrari buruzko bere ikuspegia izugarri aldatu zen, eta ondoren egin zituen margolanetan islatzen da hori, estilo kezkagarriagoa eta espresionistagoa hartu baitzuten. Bere hitzetan, gerraren inpresioek "bizitzaren gauza esanezinak... gainazal eta lerro garbi eta kristalinoetan giltzapetu" nahi izatea eragin zioten.

Pintura Stuttgarteko Estatu Galeriak erosi zuen 1924an, baina nazien erregimenak konfiskatu zuen 1937an, arte endekatua zeritzon purgatzean. 1948an itzuli zen museoko bildumara.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tamainua 80x60 zm.koa da.

Lanak elementu sinboliko ugari erakusten ditu. Autoerretratu hau 1917an egin zen eta gerraren bere inpresio negatiboak islatzen ditu. Protagonistak ezkerretara begiratzen du bortizki. Eskuineko eskua ate irekian bermatuta dago. Bertan, eguzkia eta eliza baten dorrea ikusten dira. Bere ezkerreko eskuak, magalean, ikuspegi hori ere baztertuz, estigma bat dirudiena erakusten du. Burua, zehazki, atzean itxitako leihoko gurutzearen elkargunean dago. Bi xehetasunek martiri bat bezala identifikatzen dute artista, eta, aldi berean, zapi gorria lepoan, bohemiarrena, zirkunstantzien aurkako matxinada ere irudikatzen duela dirudi. Une honetan esan zuen: "Jainkoaren aurreko umiltasuna amaitu da. Nire erlijioa (...) Jainkoari erronka bat da, nire koadroetan Jainkoari gaizki egindako guztiagatik errieta egiten diot."[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]