Arte endekatu



Arte endekatua, alemaniako Entartete Kunst hitzen itzulpena da, nazien erregimenaren aldian Alemania osoan arte modernoa deskribatzeko erabiltzen zen espresioa hain zuzen ere. Naziek arte mota hau gaitzesten zuen[1] eta "arte heroikoa" zeritzotena goretsi. "Endekatu" arte hau, Alemanian debekatua izan zen eta "ez alemaniar"-tzat jotzen zuten, boltxebike eta juduen kutsua gaineratuz. "Artista endekatutzat jotzen zutenak zigortuak izan ziren; besteak beste, ezin zuten irakaskuntzan aritu, ezin zuten beraien artea erakutsi edota saldu eta zenbaitetan, artea sortzea ere eragotzi zieten.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arte endekatua halaber, naziek antolatutako propaganda erakusketa baten izenburua izan zen. Erakusketa hau, 1937 urtean, Municheko Haus der Kunst-en egin zuten eta bertan arte modernoko lanak, anabasean jarrita eta irrigarri uzten zuten testuak gaineratu zizkien. 16.000 artelan abangoardista ostu zituzten herrialde osoan, eta horietako 650rekin erakusketa egin zuten.[1] Horrez gain, aldez aurretik 1933 urtean alemaniako agintariek ordaindu zuten itzelezko salneurria zehaztu zuten, herri xehea bukatu berri zen gerraren ondoriak eta 1929ko krisi ostea sufritzen zuen bitartean. Iritzi publikoa arte modernoaren kontra jartzeko asmotan, erakusketa hainbat hiritan izan zen, Alemania eta Austria barrena.
Arte modernoa debekatzen zuten bitartean, ohiko margo eta eskultura, "odola eta lurra" "arraza garbitasuna", edertasuna, militarismoa eta obedientzia baloreak goresten zutenak sustatu zuten. Era berean, musika tonala izatea eta jazz musikaren eragin gabekoa nahi zuten; bestelako pelikulak eta antzezlanak zentsuratuak izan ziren.
Horrela jokatzearen arrazoia hau zen: artea heroikoa, benetako artea adierazten du eta eredu modernoek ordea edertasun kanonetik kanpo zeuden. Artista "garbi"ek "arte garbia" sortzen zuten eta aldiz, artista modernoek, "endekatuek" ordea "arte endekatua" ekoizten zuten.
1939ko martxoaren 20an, 5.000 artelan erre zituzten naziek Berlingo suhiltzaileen egoitzan. Artelan horiek Alemaniako museoetatik inolako ordainik gabe arpilatzeko legea onartu zuten.[1]
Artisten zerrenda beltza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Naziek artista "endekatu"tzat jotzen zuten artisten eta mugimenduen zerrenda:
- Ernst Barlach
- Max Beckmann
- Hans Bellmer
- Marc Chagall
- Otto Dix
- Max Ernst
- Otto Griebel
- George Grosz
- Erich Heckel
- Wassily Kandinsky
- Ernst Ludwig Kirchner
- Paul Klee
- Emil Nolde
- Franz Marc
- Edvard Munch
- Max Pechstein
- Christian Rohlfs
- Oskar Schlemmer
- Karl Schmidt-Rottluff
- Gustave Courbet
- Eugen Hoffmann
- Paul Bindel
- Otto Baum
- Lovis Korintoko
- Edwin Scharff
Estiloak:
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 3 «Gaurko egunez: 5.000 artelan erre zituzten naziek Berlingo suhiltzaileen egoitzan» Argia (kontsulta data: 2026-03-20).