Auzate

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ardoa Altsasuko San Pedro egunean.

Auzatea jai edo ospakizun batean udal batek egiten duen ardo eta janariaren banaketa ekitaldia da. Ohitura handikoa da Sakanako herri askotan. Ardoa, kasu askotan, barkillo izeneko zilarrezko ontzian eskaintzen da[1].

Adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Altsasu[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Altsasun ohikoa da auzatea egitea jai gehienetan. Altsasuko inauterietan konpartsak eskaintzen du plazan, baina gehienetan udalak egiten du, Erkuden, San Juan, San Pedro zein Maiatzeko Gurutzearen egunean.

Arbizu[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aatae Arbizun.

Sanjuanetan Udalak aatea eskaintzen du egunero plazan, arratseko 8ak aldera, ardoa eta gazta debalde emanez. Aipatutako aatearen ohitura festetatik kanpo ere egiten da. Urtean lau egunetan (maiatzaren 13an, irailaren 8an, irailaren 15ean eta urriaren 12an) ardoa banatzen da plazan zilarrezko ontzi batzuetan (barkilloak), baita gazta eta ogia ere, eta aukera baliatzen dute askok afaria edo ospakizun txiki bat egiteko[2].

Etxarri Aranatz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxarri Aratzen udalak diru kopuru bat ematen dio elkarte bakoitzari eta honek erabakitzen du zer preparatuko duen auzaterako. Gehienetan haragi gisatua, bakailaoa edo tripakiak... izaten da. Jaietan elkarteak arduratzen dira auzate hori antolatzeaz.

Ardoa banatzeko katiluak edo barkiluak erabiltzen dira Etxarrin. Ardoa banatzeaz arduratzen denari sisero deitze zaio. Ardoaren sisa lau jaietan banatu behar zuen: San Kiriko, San Adrian, Amaletai eta Ama Birjinaren egunetan. Etxarriko barkilua zilarrezkoa da, 150-160 zentimetro kubikoko edukiera du.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «diccionario gastronómico » Todas » Auzate» www.diccionariogastronomico.es (Noiz kontsultatua: 2021-01-24).
  2. SA, Baigorri Argitaletxea. (2015-06-23). ««Aatea», Arbizun indarrak berrituz igandera arteko jaiei eusteko modu aparta» GARA (Noiz kontsultatua: 2021-01-24).
  3. www.aldorinternet.com, Aldor Internet-Diseño y Programación Web-. «Etxarri Aranazko Udala / Ayuntamiento de Etxarri Aranatz :: Sakana - Nafarroa - Euskal Herria.» www.etxarriaranatz.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-24).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]