Auzitegiko genetika

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

DNA azterketa erabiliz pertsona identifikatzea argumentu soil bat jarraitzen du. Gizaki bakoitza ezberdina da, bi pertsona gehiago edo gutxiago antzekoak izan daiteke, batez ere ahaide hurbil artean, baina inoiz ez dira berdinak, biki berdin-berdinak izan ezik.Pertsonen arteko bereizkuntza hau da, obulu eta espermatozoide artean milioika DNA konbinazio posible daudelako, meiosian gertatzen den elkargurutzaketa dela eta.

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Auzitegiko genetika ez da bat batean agertu, auzitegiko hemogenetikatik eboluzionatu baitu; XX. mende hasieran sortzen da, Karl Landsteiner deskribatzen duenean hematien ABO sistema eta Von Durgen eta Hirschfeld bere transmisio hereditarioa aurkitzen dutenean. Zientzia honen helburua identifikazio genetikoa zen delitu eta aitatasun kasuetan.

Markatzaile genetikoetan aztertzen diren DNA motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

DNA nuklearra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Posiblea bada beti egingo da DNA honen polimorfismo analisia, DNAk laginaren identitateari buruz informazio gehiena emango diguna baita. Nukleoan dago, eta erdia amarengandik eta beste erdia aitarengandik hartzen da, Y kromosoma maskulinoan dagoen DNA izan ezik, aitarengandik besterik ez dena hartzen.

DNA mitokondriala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat mitokondria daude zelula bakoitzean eta hainbat DNA mitokondrial mitokondria bakoitzean, hau da, DNAmt kopia gehiago daude DNA nuklear baino zelula bakoitzatik, orduan DNA nuklear kopia bakarra dago zelula batean eta hainbat DNAmt kopia. Hori dela eta auzitegiko lagin oso kritikoetan arrakasta gehiago dauka DNAmt-aren analisiak DNA nuklearrekoak baino.

Y kromosomaren polimorfismoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Y kromosoma bakarrik mutiletan agertzen da eta mutil guztiek bere aitaren Y kromosoma daukate (ia osotasunean), aitatik zuzenean hartzen baita amatik datorren materialetatik nahastu gabe. Horregatik bakarrik identifikatu daitezke aitaldeko leinuak Y kromosoma aztertzen. Y kromosomaren polimorfismei dakienez, (STRs) mikrosateliteak aztertzen dira.

Lagin biologikoen indibidualizazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo fasean molekula osoa isolatu beharko da, gero bakarrik beraren alde jakin batzuk aztertuko ditugu, konkretuki esparru polimorfikoenak.

DNAren analitika lau fasetan egiten da:

  • DNAren erauzketa
  • DNAren kuantifikazioa
  • DNAren amplifikazioa
  • Produktu anplifikatuaren detekzioa

Lagin biologikoen analisia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Odola: mantxa edo likido forman aurki daiteke.
  • Listua: lagin hauek normalean ez dute arazorik azaltzen DNAren.
  • Ileak: lagin hauek analisi mikroskopiko bat behar dute analitika molekularra egin baino lehen. Analisi mikroskopiko horrekin determina dezakegu, besteen artean, hurrengoak:

- Ea ileak animali edo gizaki batenak diren.

- Ea ile osoak (bulboarekin) edo ile zatiak (bulborik gabe) diren.

  • Ehunak: lagin hauek erlazionatuta egoten dira putrefakzio prozesua hasi duten hilotzen identifikazioarekin.
  • Hezurrak eta hortzak: lagin hauek lortzen dira eskeletizatu diren hilotzetatik eta arazo gehiago azaltzen dituzte identifikazio genetikoari dagokionez.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Auzitegiko genetika Aldatu lotura Wikidatan