Averroismo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Averroes, Andrea di Bonaiuto italiar pintoreak margotua, XIV. mendea.

Averroismoa Ibn Rusd edo Averroesen filosofia-sistema da, XIII. mendearen amaieraz geroztik garatua.

Hiru teoriatan oinarritzen da.

  1. Gizakiak bi adimen ditu: bata egilea, bakarra, gizaki guztientzakoa eta hilezkorra dena, eta bestea pasiboa edo materiazkoa, nork berea duena dena eta gorputzarekin batera galtzen dena.
  2. Materiaren betierekotasuna.
  3. Egia bikoitza: filosofiarentzat egia dena teologiarentzat gezurra izan daiteke, eta alderantziz.

Eragin handia izan zuen ondorengo filosofia-eskoletan. Averroismoaren jarraitzaile nagusiak Siger Brabantekoa, Marsilio Paduakoa, Boezio Daziakoa, Nicoletto Vernias eta Alesandro Achilini izan ziren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]