Averroes

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Averroes
Averroes
Datu pertsonalak
Izen osoa ابن رشد‎
Ibn Rushd
Jaio 1126
Kordoba (Al Andalus, gaur egun Espainia)
Hil 1198
Marrakex (Kaliferri almohadea, gaur egun Maroko)

Averroes (arabieraz: أبو الوليد محمد بن احمد بن محمد بن احمد بن احمد بن رشد Abu Al-Walid Muhammad Ibn Ahmad Ibn Muhammad Ibn Ahmad Ibn Ahmad Ibn; Kordoba, 1126 - Marrakex, 1198) andalustar filosofo eta jakituna izan zen, lege islamikoetan, matematikan eta medikuntzan aditua.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Averroes legelari gailenak eman zituen familia baten jaio zen. Aitona Kordobako Mezkita Handiko epaile nagusi eta imama izan zen, almoravideen erregimenaren agindupean. Aitak ere hango epaile izaten jarraitu zuen, 1146an dinastia almohade iritsi zen arte. Averroes bera, 1169an Sevillako kadi izendatu zuten[1], eta Sevilla, Kordoba eta Marrakexko gorteetan lan egiten ibili zen.

XII. mendearen bukaeran, Almohadeen konkistaren ondoren, fanatismo bolada batek gailendu zen Al Andalusen. 1195ean Lucena herrian erbesteratua izan zen eta bere lanak debekatu ziren. 1198an, ordea, Marokoko gortera deitu zuten, eta han hil zen, hilabete batzuk geroago[1].

Aristotelesen lanari buruzko iruzkinak idatzi eta medikuntzari buruzko entziklopedia bat (arabieraz: al-Kulliyat) egin zuen. Jacob Anatolik Averroesen arabierazko lanak hebreerara itzuli zituen 1200an. Averroesen idatziek eragina izan zuten Erdi Aroko eta Pizkundeko pentsamendu kristauan. Bere obra garrantzitsuenean, Inkoherentearen inkoherentzia, filosofia aristotelikoa defenditzen du Al Ghazaliren baieztapenen aurrean. Idatzi zituen logika eta metafisikazko idazlan ugari betiko galdu dira, zentsuraren eraginez, eta irautea lortu dutenak beste hizkuntza batera itzuli zirelako izan da. Haren ikasle hoberena ,Ibn Tumlus (Alcira, 1164-1223), mediku lanetan jarraitu zuen Al Nasir kalifa almohadearen ganberan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Averroes. Abu I-Walid ibn Rusd Artehistoria.jcyl.es

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Averroes Aldatu lotura Wikidatan