Axtroki

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Axtroki Eskoriatzako Bolibar elizatean dagoen harkaitz bat da, Erañako auzorantz igotzean, malda honen amaiera aldera ikus daitekeena, bidearen eskuinetara.

Berezitasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso ohikoa da jende gazte asko, harkaitz hau eskalatzen ikustea.

Ontziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cuencos de Axtroki (M.A.N. 1973-77) 01.jpg

1973. urtean, Bolibarko Eraña auzora heltzeko bidea egiten ari zirela, lurjauzi bat gertatu zen. Eta, lurjauzi honekin batera, zelten garaiko bi ontzi erori ziren, bien artean, 350 gramoko pisua zutenak. Langileek, Don Cruz de Abarrategi apaizari eman zizkioten, eta honek, Aranzadi Natur Zientzia Elkarteari eman zizkion. Orain, bi ontzi hauek, jatorrizkoak, Madrilgo Museo Arkeologiko Nazionalean daude, Donostiako San Telmo museoan eta Eskoriatzako Ibarraundi museoan aurkitzen direnak, kopiak direlarik.