Axtrokiko ontziak
Axtrokiko ontziak | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Aurkikuntza lekua | Axtroki eta Eskoriatza |
Aurkikuntza data | 1972ko abuztuaren 17a |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | urrea |
Pisua | 325 gramo |
Deskribapena | |
Honen parte da | Brontze Aro Brontze Aroko urrezko kapeluen urregintza estiloa |
Kokapena | |
Lekua | Espainiako Arkeologia Museo Nazionala |
Bilduma | Espainiako Arkeologia Museo Nazionala |
Inbentarioa | 1973-77-1 |
Koordenatuak | 43°00′33″N 2°31′06″W / 43.009069°N 2.518461°W43°00′33″N 2°31′06″W / 43.009069°N 2.518461°W |
![]() | |
Axtrokiko ontziak edo Axtrokiko katiluak, Eskoriatzako Bolibar auzoko Axtroki inguruan aurkitutako Brontze Aroaren amaiera aldean ontzi forma duten urrezko bi objektu dira.[1]
Aurkikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1972ko abuztuaren 17an aurkitu zituztn Eskoriatzako Bolibar elizateko Axtroki izeneko harkaitzean lur-jausi baten ondoren. Lur-jausian urrezko bi ontzi geratu ziren agerian bien artean, bata bestearen barruan sartua zeudela, eta Teodoro Martinez Ansorena langileak topatu zituen. Langileen artean, Bolibarko parroko Cruz Abarrategirena jo, eta hari eman zizkioten. Abarrategik, jakinik Irungo Xantalen baselizan indusketa arkeologikoetan ari zirela sasoi hartan, bertara joan zen ontziekin, hauek egunkari paperean eta zapata kaxan bilduta. Han Irunen zeuden Ignacio Barandiaran, Jaime Rodríguez Salís eta Fermin Leizaola izan ziren aurkikuntza balioa eta garrantzia baieztatu zuten ikerlariak[2].
Barandiaranek Donostiako San Telmo museoan utzi zituen piezak depositoan. Handik gutxira, ordea, nolabait Madrilgo Museo Arkeologiko Nazionalera eraman zituzten[3], eta harrezkero errebindikazioa da piezak Euskal Herrira ekartzekoa: Eskoriatzako Udalak akordioa egin zuen 2016an, berreskuratze prozesuari ekiteko eskatuz Eusko Jaurlaritzari[4].
Kopiak daude ikusgai Donostiako San Telmo museoan eta Eskoriatzako Ibarraundi museoan.
Ezaugarriak eta ikonografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zaragozako Unibertsitateko ikerlaria den Maria Teresa Andrés Ruperezek objektu hauen ikonografiaren azterketa egin zuen, beste antzeko objektuen ikerketetan eta ezaugarrietan oinarrituta. Funtzioari dagokionez, badirudi kapelak izan zirela eta ez edalontziak, eta ikonografiak aditzera ematen du zeregin erlijiosoetarako erabili zirela. Irudi geometriko hauek ditu: zirkuluak, ilgorak eta S-ak. Irudi sinple horiek eguzkiak, izarrak, ilargiak eta beltxargen abstrakzioak izango lirateke, eta egutegi bat osatzen dute.
Antzekoak Europan zehar[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Uste denez, ontzi hauek zeremonia erlijioso edo erritualetan erabiltzen ziren, Europa erdialdean eta Europa Atlantikoan aurkitutako Brontze Aroko beste ontzi batzuen antzeko estilokoak direlarik.[5] Hauen antzeko ezaugarriak dituzte, adibidez, Terheideko urrezko katiluak, Eberswaldeko urrezko altxorreko katiluak eta Leiroko kaskoa.[6] [7] Forma aldetik desberdinak baina antzeko dekorazioa dute "urrezko kapelak edo xisterak".[8] [9]
Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aurreko guzti horietan badaude eguzki-eraztunak bezalako formak, Axtrokin bezala, eta egutegi zikloekin loturak proposatu izan dira beren sinbolismoan.
Eberswaldeko altxorreko ontzi bat (Alemania).
Terheideko ontzia (Frisia).
Leiroko kaskoa (Galizia).
Borgbjergeko altxorra, detailea (Danimarka).
Midskoveko altxorra (Danimarka).
Cromeford koroa, 1832an marraztua, gaur egun galdua (Irlanda)
Marne departamentuan Villeneuve-Saint-Vistreko ontziak aurkitu. Musée des antiquités nationales, Saint-Germain-en-Laye.
Kapelu, kono edo xisteren forma oso desberdina da...
Avantongo konoa, Frantzia.
Baina detaileetan lotura argi dago:
Euren apaindura eta kronologiagatik Alacanteko Villenako Altxorreko ontziekin alderatuak izan dira ere bai.[10] Garai, forma eta tekinkagatik, Altstettengo urrezko ontzia ere lotu izan da, baina apainketa desberdina du.
Mapa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aurkikuntza hauek mapan kokatuz gero, eragin eta truke kultural zehatz hauen hedapen handia ikusten da, Mendebaldeko Europan zehar.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ (Gaztelaniaz) Andrés Rupérez, María Teresa. (2007-2008). «Semblanza cosmográfica de los «cuencos» de Axtroki» Veleia (24-25).
- ↑ Aranzadi. «Axtrokiko Ontzien errepliken erakusketa bere 50. urteurrenean» Aranzadi (Noiz kontsultatua: 2022-11-20).
- ↑ a b Trebiño, Imanol. (2008). Axtrokiko katiluak. Eibartarrak posta-zerrenda (Noiz kontsultatua: 2020-07-21).
- ↑ «Axtrokiko ontziak berreskuratzeko eskaera» Eskoriatza 2016-01-25 (Noiz kontsultatua: 2020-07-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) Almagro Gorbea, Martín. (1974). «Orfebrería del Bronce Final en la Península Ibérica. El tesoro de Abía de la Obispalía, la orfebrería tipo Villena y los cuencos de Axtroki» Trabajos de Prehistoria 31 (1): 39–100. ISSN 0082-5638..
- ↑ Casco de Leiro: https://es.wikipedia.org/wiki/Casco_de_Leiro
- ↑ (Gaztelaniaz) https://www.labrujulaverde.com/acerca-de. (2016-12-13). «El Casco de Leiro, un objeto de la Edad del Bronce hallado en Galicia de función desconocida» La Brújula Verde (Noiz kontsultatua: 2020-06-23).
- ↑ «The Comerford Crown, a Bronze Age gold 'hat' from Tipperary | Irish Archaeology» irisharchaeology.ie (Noiz kontsultatua: 2020-06-23).
- ↑ Hemen ere ikus daiteke: https://en.wikipedia.org/wiki/Golden_hat
- ↑ «Museo Arqueológico» www.museovillena.com (Noiz kontsultatua: 2020-06-24).
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Gaztelaniaz) "La peñas de Axtroki de Eskoriatza, el cofre pétreo que ocultaba los cuencos de oro". Sitios históricos. 2016-04-15. https://sitioshistoricos.com/pena-de-axtroki-el-cofre-petreo-que-ocultaba-los-cuencos-de-oro/ [ikusia: 2020-06-23]