Azido laktiko

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Azido laktiko

L-Lactic acid
Identifikadoreak
CAS zenbakia 50-21-5, 79-33-4 (L), 10326-41-7 (D)
ChemSpider 96860
ChEMBL CHEMBL330546 YesY
ATC kodea G01AD01,QP53AG02
Propietateak
Formula molekularra C3H6O3
Masa molarra 90.08 g mol−1
Fusio puntua

L: 53 Â°C
D: 53 Â°C
D/L: 16.8 Â°C

Irakite-puntua

122 Â°C @ 12 mmHg

Azidotasuna (pKa) 3.86[1]
Harremana duten konposatuak
Beste anioi batzuk laktato
Harremana duten Azido karboxilikoa azido azetiko
azido glukoliko
azido propioniko
azido 3-hidroxipropanoiko
azido maloniko
azido butiriko
azido hidroxibutiriko
Harremana duten konposatuak 1-propanol
2-propanol
propionaldehido
akroleina
sodio laktato
Kontrakoa esaten ez bada, emandako datuak baldintza normaletan (25 °C, 100 kPa) hartuak dira.
Erreferentziak

Azido laktikoa (laktatoa, ionizatzen denean) H3C-CH(OH)-COOH formula duen azido karboxilikoa da (C3H6O3), hainbat prozesu biokimiko eta fisiologikotan agertzen dena (esaterako, hartzidura laktikoan). Bi isomero optiko ditu: destrogiroa (D-laktikoa) eta lebogiroa (L-laktikoa), azken hau garrantzi biologikoa duena izanik.

Ekoizpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gorputzean, azido laktikoaren ekoizpena hartzidura laktikoan gertatzen da: oxigenoaren maila txikia denean, glukolisian sortutako azido pirubikoa ez da Krebs zikloan sartzen; horren ordez, laktato deshidrogenasa entzimak pirubikoa laktatoa bihurtzen du, muskulu-ehunetan:

pirubato + NADH + H+ --> laktato + NAD+

Atsedenaldian, laktatoaren maila odolean 1-2mmol/litrokoa da, baina ariketa fisikoarekin 20 mmol/litroko mailaraino hel daiteke. Ariketa handia denean muskulu-ehunetan oxigeno-maila nabarmen jaisten da, eta oxigenorik gabeko hartzidura laktikoa nagusitzen da.

Bestalde, Streptococcus eta Lactobacillus izeneko bakterioak ere gai dira hartzidura laktikoa burutzeko. Bakterio hauek garrantzia handia dute esnekien industrian, egiten duten hartzidura laktikoari esker jogurt, mamia eta gazta bezalako produktuak sortzen baitira. Streptococcus bakterioak ahoan sortzen duen azido laktikoak, berriz, hortz-haginak kaltetzen ditu, txantxarra eraginez.

Erreferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Dawson, R. M. C. et al., Data for Biochemical Research, Oxford, Clarendon Press, 1959.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Azido laktiko Aldatu lotura Wikidatan