Jogurt

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jogurt bulgariarra

Jogurta esnearen hartzidura bakterianoaren ondorioz ekoiztutako esneki bat da. Esneak daukan laktosa azukrearen hartziduraren ondorioz azido laktikoa sortzen da, eta hau esnearen proteinekin nahasten da, jogurtari bere zapore eta egitura berezia emanez. Jogurtak proteina, kaltzio, erriboflabina, B6 bitamina eta B12 bitamina asko dauka.

Terminoa turkierazko yoğurt hitzetik dator, eta hau yoğurmak ("nahastu") hitzetik, jogurta prestatzeko erabiltzen den metodoa adieraziz.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Badirudi K. a. III. milurtekoan jadanik jogurta ekoizten zela hainbat kulturatan. Seguru aski lehen jogurtak berezko hartziduren ondorioz sortu ziren, beharbada esnearen garraio-ontzi gisa erabilitako ahuntz-larruen barruko bakterio baten eraginez.

Jogurta munduko toki jakin batzuetan (India, Erdialdeko Asia, Hego-ekialdeko Asia, Erdialdeko Europa, Ekialdeko Europa) kontsumitzen zen duela 100 urte arte. Orduan, Ilya Ilyich Mechnikov biologo errusiarrak jogurta baserritar bulgariarren bizi-itxaropen luzearen erantzule zela adierazi zuen. Jogurtaren laktobaziloak osasunerako onak zirela defendatuz, jogurta Europa osoan jendarteratzeko ahaleginak egin zituen.

Osaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jogurt turkiarra

Jogurta modu industrialean egiteko, bakterio jakin batzuk eransten zaizkio esneari ingurune-baldintza kontrolatuen pean. Bakterioek laktosa kontsumitu eta azido laktikoa ekoizten dute hondakin gisa. Azken produktu honek azidotasuna handitzen du eta, ondorioz, esnearen proteinak jalkin egiten dira, gela osatuz. Oro har, bi bakterio-espezie edo gehiago sartzen dira esnean, hartzidura osoagoa izan dadin: Besteak beste, ondoko espezieak erabiltzen dira: Streptococcus thermophilus subsp. salivarius, L. bulgaricus, L. casei eta L. bifidus.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jogurt Aldatu lotura Wikidatan