Edukira joan

Azido permanganiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Azido permanganiko
Formula kimikoaHMnO4
SMILES kanonikoa[Mn(=O)(=O)=O&zoom=2.0&annotate=none 2D eredua]
MolView[Mn(=O)(=O)=O 3D eredua]
Konposizioahidrogeno, oxigeno eta manganeso
Base konjokatuapermanganato
Motamonoprotic acid (en) Itzuli eta manganese oxoacid (en) Itzuli
Ezaugarriak
Disolbagarritasuna64 g/L (ur, 20 °C)
Fusio-puntua240 °C
Masa molekularra119,925529 Da
Identifikatzaileak
InChlKeyZJBYBXHCMWGGRR-UHFFFAOYSA-M
CAS zenbakia13465-41-3
ChemSpider374116
PubChem422689
Gmelin35124
ChEBI25981
EC zenbakia236-695-4
ECHA100.033.346
Human Metabolome DatabaseHMDB0001417

Azido permanganikoa (HMnO4) edo stock nomenklaturan manganiko (VII) azidoa lau oxigeno atomo, manganeso atomo bat eta hidrogenozko beste batez osatuta dagoen konposatu inorganikoa da. Permanganato gatzen azido konjokatua ere bada. Argitalpen gutxi egin dira azido honen inguruan eta bere ezaugarrien inguruko jakintza nahiko mugatua da, erabilera gutxi aurkitu baitzaizkio.

Prestaketa eta egitura

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azido permanganikoa prestatzeko modurik ohikoena azido sulfurikozko disoluzio bat prestatzea da, zeinaren solutua bario permanganatoa den. Produktutzat ateratzen den bario sulfato disolbagaitza iragazketa bidez erauzi beharra dago ostera:[1]

Esan bezala, azido sulfurikoak disolbatu egin behar da; azido sulfuriko kontzentratuek permanganatoekin erreakzionatzean anhidridoak eta manganeso heptaoxidoak ekoizten dituzte.

Bestalde, azido permanganatoa azido hidrofluorosilizikoaren eta potasio permanganatoaren arteko erreakzio bidez ere sor daiteke,[2] elektrolisi bidez, edo manganeso heptaoxidoaren hidrolisi bidez. Azken aukera horrek ordea sarritan leherketak eragiten ditu.[3]

Azido permanganiko kristalinoa tenperatura baxuetan prestatzea lortu da, dihidrato moduan:

Egiturari dagokionean, azido permanganatoak azido perklorikoaren egitura tetraedriko bera hartzen duela onartzen da, baina ez da azterketa espektroskopiko edo kristalografikorik egin esandakoa ziurtatzeko.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Frigerio, Norman A. (1969). "Preparation and properties of crystalline permanganic acid". Journal of the American Chemical Society. 91 (22): 6200–1. doi:10.1021/ja01050a058. PMID 5823192.
  2. (Ingelesez) Black, Homer Van Valkenburg. (1900). The permanganates of barium, strontium, and calcium .... Chemical Publishing Co. (Noiz kontsultatua: 2020-04-27).
  3. (Ingelesez) Olsen, J. C.. (1900). Permanganic acid by electrolysis. Chemical Pub. Co. (Noiz kontsultatua: 2020-04-27).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]