Azken garaipena

Wikipedia, Entziklopedia askea
Azken garaipena
Audioa
Iban Zaldua, Azken garaipena komikiaren pasarte bat irakurtzen.
Datuak
Argitaratze-data2011
GeneroaKomikia
IlustratzaileaJulen Ribas
Orrialdeak48
ISBN978-84-938938-9-7
Sariak2012ko Euskadi Literatura Saria (Haur eta Gazte Literatura)

Azken garaipena (2011), Iban Zalduaren gidoia eta Julen Ribasen irudiekin osatutako komikia da. 2052. urtean kokatutako istorio honek zientzia-fikzioa eta genero beltza uztartzen ditu.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken garaipenak ukronia bat plantetatzen du, hau da, historiako gertakari bat aldatu eta horrek eragindako kate-erreakzioan oinarritzen du narrazioa. Nolakoa litzateke gure egoera 2052. urtean, Hitler-ek II. Mundu gerra irabazi izan balu? Hori da komikiaren planteamentua. Protagonista, polizia kriminaleko teniente bat da, Sigrid Frisch. Krimen misteriotsu batzuk ikertu behar ditu Alemanian: hilotz batzuk hasiko dira agertzen, eta denon harridurarako, zilborra dute. Orduan hasiko da abentura korapilotsua.

Kontakizunak zientzia-fikzioa eta genero beltza uztartzen ditu, askotariko irakurketa mailak eskainiz. Besteak beste, historiako gertakarien berrikustea, irakurketa metanarratiboa, eta zientzia fikzioa eta errealismo zorrotzena uztartzea[1].

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Komiki honekin, egileek 2012ko euskarazko Haur eta Gazte Literara alorreko Euskadi saria jaso zuten[1]. Sari hau komiki bati eman zitzaion lehenengo aldia izan zen[2]. 2013an, OEPLIk, Haur eta Gazte Liburuetarako Espainiako Erakundeak, IBBYren Ohorezko Zerrendarako aukeratu zuen. Zerrenda horretan Espainiako estatu osoko bederatzi lan aukeratzen dira bi urtean behin, Azken garaipena izanik zerrendako komiki bakarra[3].

Gazteentzako lan gisa aurkeztu bada ere, bada esaten duenik helduentzako obra dela[4].

Azken garaipena Xabiroi komiki aldizkarian atalka argitaratu zen lehenbizi, baina liburu formatuan ere eskuragarri dago Ikastolen Elkarteak argitaraturik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Kultura eta Hizkuntza Politika, Kultura sustatu. Euskadi Literatura Sariak. (Noiz kontsultatua: 2017-10-03).
  2. E-gorblog. "Azken garaipena" komikia, 2012ko Euskadi Literatura Sarien euskarazko haur eta gazte literaturazko lanik onenaren saria!. (Noiz kontsultatua: 2017-10-03).
  3. E-gorblog. Beste sari bat "Azken garaipena"rentzat!. (Noiz kontsultatua: 2017-10-03).
  4. Entzun aldizkaria. Azken garaipena. (Noiz kontsultatua: 2017-10-03).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]