Julen Ribas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Julen Ribas
Julen Ribas erretratua (Ane Idigoras) zb.jpg
Bizitza
Jaiotza Arrasate1981eko ekainaren 9a (36 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Lanbidea
Lanbidea ilustratzailea

Julen Ribas Sasian (Arrasate, 1981eko ekainaren 9a) ilustratzaile, marrazkigile eta komikigile gipuzkoarra da. Bartzelonan arte-grafikoko ikasketak burutu ondoren, freelance gisa lan egiten du. Gehienbat Euskal Herrian eta Frantzian aurkitu daitezke bere lanak[1].


"Xabiroi" aldizkariaren ohiko kolaboratzailea da. 2005ean Numenak. Aita argitaratu zuen Unai Busturiaren gidoiarekin eta Sauré argitaletxearen eskutik. 2011n Azken garaipena komikia argitaratu zuen Iban Zalduaren gidoiarekin. Lan honek, 2012ko Euskadi Literatura Sarien euskarazko haur eta gazte literaturazko lanik onenaren saria irabazi zuen.

2017ko urrian Ikastolen Elkarteak argitaratu zuen Julen Ribas marrazkilariak Eider Rodriguezen gidoiaz sortutako Santa Familia komiki albuma.

Argitalpenak[2][aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Numenak 1, Aita eta Numenak 2, Alaba (gidoia Unai Busturia). Saure argitaletxea, 2005
  • El Balancín aldizkaria (4 eta 6. aleetan). APIE-EIEP (Bilbo), 2008
  • Xabiroi aldizkaria (5. alea). Ikastolen Elkartea, 2011
  • Azken garaipena (gidoilaria Iban Zaldua). Ikastolen Elkartea, 2011
  • Xabiroi aldizkaria (42, 43 eta 44. aleak). Ikastolen Elkartea, 2016
  • Santa familia (gidoilaria Eider Rodriguez). Ikastolen Elkartea, 2017

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Gipuzkoa
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.