Azkoitiko Zalduntxoak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Azkoitiko Zalduntxoak Euskalerriaren Adiskideen Elkartea sortu zuten hiru jaun ilustratu azkoitiarrak dira: Frantzisko Xabier Munibe, Peñafloridako Kondea; Manuel Ignacio Altuna eta Joaquín María Egia, Narrosko Markesa. Frantziako entziklopedisten ideiak hartu eta ideia horien eraginez (Altuna, adibidez, J. J. Rousseauren laguna zen), Azkoitiko jauntxo horiek Muniberen etxeko tertuliara biltzen ziren, kultura eta zientziaren aurreramenduaz eta zabalkundeaz kezkaturik. Tertulia horien fruitu izan zen 1764. urtean sortu zen Euskalerriaren Adiskideen Elkartea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]