Manuel Ignacio Altuna

Wikipedia, Entziklopedia askea
Manuel Ignacio Altuna
Bizitza
JaiotzaAzkoitia1722ko irailaren 3a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza1762ko maiatzaren 27a (39 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakidazlea
KidetzaEuskalerriaren Adiskideen Elkartea

Manuel Ignacio Altuna Portu (Azkoitia, 1722ko irailaren 3a - 1762ko maiatzaren 27a) Azkoitiko Zalduntxoetako bat izan zen, Altuna Portu etxean jaioa.[1]

Peñaflorida kondearekin batean, Euskal Herriaren Adiskideak elkartea prestatu zutenetako bat izan zen. Atzerrian bizi izan zen eta garaiko gizartearen aurrerapenaz arduratuak zeuden gizon ospetsuenak ezagutzeko parada izan zuen. Hala, Jean Jacques Rousseau adiskide izan zuen, eta haren Parisko etxean bizi izan zen[2]. Halaber, idazle suitzarrak Altunaren dohainak aipatu zituen Aitorkizunak izenburuko autobiografian.

Antza denez, ilustratu azkoitiar honengandik dator Donostiako Altuna Logia Agurgarria izeneko elkarte masoiaren izena.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]