Edukira joan

Azuzena Dorado

Wikipedia, Entziklopedia askea
Azuzena Dorado

Bizitza
JaiotzaMadril1955eko abenduaren 12a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril2005eko urtarrilaren 31 (49 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakabeslaria eta artista
KidetzaSanta
Izengoitia(k)Azuzena
Musika instrumentuaahotsa

Musicbrainz: cbb0b106-bfa7-42bd-aa87-c569e4befc39 Discogs: 1991916 Edit the value on Wikidata

Azuzena Dorado, jaiotzako izena Azucena Martín-Dorado Calvo zuena, (Madril, 1955ko abenduak 12 - 2005eko urtarrilak 31), rock abeslari espainiar ezaguna izan zen eta Santa musika taldeko abeslaria izateagatik, Espainiako heavy metaleko ahots ezagunena bihurtu zen 1980ko hamarkadan.

Azucena Martín-Dorado Calvo flamenko musikan aritzen zen familia bateko kidea zen. Txikitatik, bere gurasoen aktuazioetan agertzen zen, arrakasta handiz, 6 urte zituenetik ahots indartsua baitzuen. Denborarekin ahotsa hausten joan zitzaion, bere ezaugarri berezia bihurtu arte.

Nerabezaroan ikasketak utzi zituen eta benetan gogoko zuen musikan aritu zen.

Rhythm and blues estiloan hasi zen, baina rock and rollera aldatu zen eta 1980eko hamarkadan Espainiako heavy metalaren emakume irudi nagusia bihurtu zen.

2005eko urtarrilaren 31n, Madrilgo bere etxean aurkitu zuten hilda biriketako edema larri batengatik.[1]

Musika ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izen artistiko moduan Azuzena ezizena errabiltzen duen eta Azuzena Dorado moduan egin zen musika munduan ezaguna, nahiz berak ez zuen abizen hori erabili nahi.

Heavy metal espainiarraren urrezko aroan, Santa[2] musika bandarekin egin zen musikaren izarra. Banda hori historikoa bihurtu zen Espainiako rock musikan. 1983an sortu zuten taldea eta 1984an atera zuten lehen diska: Reencarnación.[3] Diska horren 17.000 kopia saldu zituzten eta oso ezagunak bihurtu ziren, bai Espainian, bai eta Hispanoameriketan. 1986an arazoak hasi ziren taldekideen artean, batik bat, kitarra jotzen zuen Jerónimo Ramiro eta besteen artean, taldeko liderra izan nahi baitzuen. Ramiroren bidetik bigarren diska izatez komertzialagoa egin zuten, heavy metal klasikoaren ordez, No hay piedad para los condenados, baina jarraitzaileak galdu zituzten. Horregatik, hirugarren diskoa are komertzialagoa egitean tematu zen Ramiro, Arena rock edo AOR deitutako estiloa jarraiki. Hori zela eta, Azuzenak erretiroa hartzeko erabakia hartu zuen eta bakarlari moduan hasi zuen bere karrera.

Bakarlari lanetan, talde desberdinak izan zituen lagun Polvo Magico, Esfinge eta Cráneo eta Labanda eta Raza taldeetako hainbat musikari.[1]

Arazo ekonomikoengatik eta etxe diskografikoaren presioengatik, bere estiloa “bigundu” zuen komertzialagoa egiteko. Horretarako, hainbat musika konposatzaileren abestiak erabili zituen: Manolo Tenarenak, Juan Pardorenak eta beste batzuenak, baina estilo aldaketa horrekin ez zuen arrakastarik izan eta maite zituen bere jarraitzaile heavyzaleen galera ekarri zion.

1989an bere diruarekin editatu zuen era independente batean Liberación izeneko diska, non rock gogorrera itzuli zen, baina ez zuen arrakastarik ia izan, ezin izan baitzuen zabalpen handirik egin (abeslariak berak egiten zuen ia bakarrik).

Ekonomikoki porrot eginda, erretiroa hartu zuen musikatik eta bizitza publikotik eta ostalaritzan aritu zen lanean, Alacanteko Cocó hondartzan taberna bat jarrita.

Handik aurrera, noizean behin elakrtu zen antzinako taldekideekin eta kontzertu batzuk eman zituzten, bere heriotza arte.

1980ko hamarkadan eszenategi batera heavya abestera igotzera ausartu zen emakume gutxietako bat izan zen Azuzena eta, gaur egun ere, jarraitzaile batzuek oso gogoan dute.

Santa taldearekin[2]

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bakarkako lanak[4]

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste talde eta musikariekin egindako kolaborazioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Alto Standing (MUZAK taldearen 12"an. Backing Vocals in "Marsella Puerto") NeonDanza/DRO.1986.
  • Diversión A Control Remoto (MUZAKen LPan. Backing Vocals in "Marsella Puerto" -Hard Mix-). NeonDanza/DRO. 1987.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Gaztelaniaz) Estr3lla. (2005-02-01). «AZUCENA (ex-SANTA) ha muerto. Descanse en Paz» WWW.RAFABASA.COM - Noticias en español sobre el heavy metal y los grupos de heavy metal. (Noiz kontsultatua: 2024-08-27).
  2. a b «Santa - Discografía, line-up, biografía, entrevistas, fotos» www.spirit-of-metal.com (Noiz kontsultatua: 2024-08-27).
  3. a b (Gaztelaniaz) «Santa – Reencarnación (1984)» RockSesión 2021-05-14 (Noiz kontsultatua: 2024-08-27).
  4. «Azucena Martín-Dorado - Perfil de músico» www.spirit-of-metal.com (Noiz kontsultatua: 2024-08-27).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]