Edukira joan

Babiloniar artea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gaueko Erregina, ziur aski Ishtar, Ereshkigal edo Lilitu (K. a. 1792-1750)

Babiloniar artea Mesopotamiako Babiloniar Inperioan sortu eta ekoitzitako artea izan zen.

K. a. 1430. urtean, Uruk hirian Inanna izeneko tenplua eraiki zuten. Oin laukizuzena zeukan eta iskinetan errefortzu haundiak jarri zizkioten. Lehenego aldiz, kanpo itxurari garrantzi gehiago emango zaio, honela friso dekoratibo bat jarri zioten nitxoetan sarturik dauden irudiak tartekatuz paretan. Irudi hauek egiteko hormak egiteko erabiltzen ziren adreiluak erabili zituzten. Gero hain ezagunak izango diren persiar adreiluen aitzindari ditugu. 'Babiloni' hiria irizpide eraikitzaile arautuen ondorio izan zen. Hiria harresiz inguratuta zegoen eta Eufrates ibaiak bitan banatzen zuen.

Hirira sartzeko zortzi ate zeuden eta horietako bat Ishtar Atea dugu. Adreilu beiraztatuz estalia zegoen, hauek kolore ezberdinetakoak ziren, hala ere urdina zen nagusi. Bertan lehoiak eta'zezenak ageri dira bejetazio eta beste element geometrikoen artean. Bi animalia hauek Marduk erregearen ezaugarri ziren.

Sarreran azaltzen ziren guda eta piztien gaiek, barruko gai atseginei irekitzen zieten bidea.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]