Eufrates

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Eufrates
الفرات Al-Furāt (ar), Firhat (ku), Fırat (tr)
Zalabiya,Euphrat.jpg
Siriako Halabiye aztarnategitik gertu.
Kokapena Mesopotamia
Luzera 2.800 km
Arroa 765.831 km²
Emaria 818 m³/s
Iturburua Taurus mendiak, Turkia (4.500 m)
Ibai ahoa Xatt al-Arab > Pertsiar Golkoa
Tigr-euph.png

Eufrates[1]Eufrates ibaia bezala ere ezaguna— (turkieraz: Firat; arabieraz: الفرات‎ al-Furāt) Mendebaldeko Asiako ibaia nagusienetariko bat da. Tigrisarekin batera Mesopotamiako bi ibai handietatik mendebaldekoa da.

Bi adar ditu sorburuan: Kara Su eta Murat, Elazigen ipar-mendebalean elkartzen direnak. Armenian sortzen da, Anatoliatik igaro, Taurus mendiak gurutzatu, Siriatik igaro eta hortik Irakera doa. Tigrisarekin batzen den lekuan Xatt al-Arab sortzen dute eta hauek Pertsiar Golkoan bukatzen dute. 830 m³/s-ko ur-emaria du Sirian, baina udan 300 m³/s eta ekaitzetan 5.200 m³/s arte irits daiteke.

Karasu izeneko adarra (Sartaldeko Eufrates modura ere ezaguna) 3.290 metroko garaieran jaiotzen da Kargazapi Dagen, eta 442 km egin ondoren, Murat edo Ekialdeko Eufrates adarrarekin batzen da. Murat Keban ondoan, Ala Dag-en, Turkiako ekialdean, Van aintziraren iparrean sortzen da.

Beheko ibilguan beso ugari ditu eta padurak eta zingirak eratzen ditu. Ur handiek sortzen dituzten uholdeak saihesteko, urtegiak egin dira, urak beste guneetara eramanez. Leinu beduino ugari kokatu da Eufrates ibaiaren ibarretan. Babilonia ere haren ur bazterretan eraikia zegoen.

Ibaiadar nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izena Luzera (km) Arroa (km2) Emaria (m3/s) Ertzea
Kara Su 450 22000 Lotunea
Murat ibaia 650 40000 Lotunea
Sajur ibaia 108 2042 4,1 Eskuinaldea
Balikh 100 14400 6 Ezkerraldea
Khabur 486 37081 45 Ezkerraldea

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eufrates Aldatu lotura Wikidatan