Babiloniako lorategi esekiak

Koordenatuak: 32°32′08″N 44°25′39″E / 32.5355°N 44.4275°E / 32.5355; 44.4275
Wikipedia, Entziklopedia askea
Babiloniako Lorategi Esekiak» orritik birbideratua)
Babiloniako lorategi esekiak
Munduko Zazpi Mirariak
Kokapena
Estatu burujabe Irak
Koordenatuak32°32′08″N 44°25′39″E / 32.5355°N 44.4275°E / 32.5355; 44.4275
Map

Babiloniako lorategi esekiak, Semiramisen lorategiak ere deituak, antzinate klasikoko munduko zazpi mirarietako bat ziren. Babilonian zeuden, gaur egungo Irakeko Al-Hillah hiritik gertu. Antzinako Grezia eta Erromako autoreen (Estrabon, Diodoro Sikulo, Kinto Kurtzio Rufo) izkribuetan agertzen badira ere, existitu ziren ziurtasunik ez da.

Lorategien eraikuntza, Amitisi emazteari bere maitasuna erakutsi nahi zion Nabukodonosor II.a Babiloniar erregeari egotzi zaio. Antza denez, Amitisik Mediako (Kurdistan) bere sorterri menditsuko landarediaren oroimina zuen, Babiloniako ordoki agorren oso desberdina baitzen. Emaztea alaitzeko, K.a. 600 aldean, erregeak lorategi ederrez estalitako muino artifizial hau oparitu zion.[1]

Antzinako autoreen arabera, 120 metro luze eta 25 metro garai ziren, eta arkuek eutsitako harrizko terrazez eginik zeuden.[1] Erregearen gazteluaren ondoan zeuden eta Eufrates ibaitik hurbil, bidaiariek ikus ahal zitzaten, sartzea debekaturik zuten eta. Gainaldean ur-biltegi bat zegoen lorategiak ureztatzeko. Estrabonen arabera, Arkimedesen torlojua erabiltzen zen ura Eufratestik igotzeko.[2] Horrela, hezetasun nahikoa izaten zen landaredi joria eta espezie askotako zuhaitz handiak izateko. Egiaz existitu baldin bazen, Babiloniako lautada horietan, oihan itxurako lorategi hau zinez ikusgarria izanen zen.

Urteekin hondatuz joan zen. Lehenengo Persiarren konkistak, denboraren joanak ondoren eta, azkenik, Evemero erregeak hiria konkistatu zuenean, K.a. 125. urtean, eragindako sute batek, monumentu hau osotara suntsitu zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Carroll, Maureen. (2003). Earthly Paradises: Ancient Gardens in History and Archaeology. Londres: British Museum Press, 26–27 or. ISBN 0-89236-721-0..
  2. Estrabon. Geographies. XVI.1 Penelope.uchicago.edu.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]