Baby futbol

Wikipedia, Entziklopedia askea

Baby futbola hamaika jokalariko futboletik eratorritako kirol bat da. Uruguain, Txilen, Argentinan eta Kolonbian asko praktikatzen da eta areto-futbolaren oso antzekoa da. Baby hitzak zerbait txikia esan nahi du, eta kasu honetan jokalarien kopuruari eta jokalekuaren tamainari egiten dio erreferentzia. Areto-futboleko kantxa ez bezala baby futbolekoa 15 x 28 metrokoa da. Kirol hau Txilen gorantz ari da, oso joko lehiakorra zeinean baloia bizkor kontrako kantxara eramatea funtsezkoa baita. Adin guztietako jendeak praktikatzen du, eta lehiaketen bidez neurtzen dute trebetasuna.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]