Bacalhau à Lagareiro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bacalhau à Lagareiro
arrain plater
Osagaiakbakailaoa eta patata
Historia
JatorriaPortugal

Bacalhau à Lagaroiro Portugalgo bakailao errezeta tradizionala da, Minho-ko eskualdean jatorria du naiz eta gaur egun oso zabaldua egon herrialde osoan. Oinarrian bakailaoa, patata kolpatuak (“batatas a murro”), oliba olioarekin erreta prestatzeari esaten zaio. Kasu batzuetan barazki gehiago ere gehitzen zaizkio ( tipula, baratxuria...) eta olioa bakarrik gehitu beharrean ozpin olioa.

Errezeta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bacalhau à Lagaroiro

Osagaiak

  • Patata txikiak: 750 g.
  • Gatza.
  • Bakailaoa: 200 g-ko 4 zati.
  • Tipula: 1 uztaietan.
  • Baratxuria: 3 osoa azal eta guzi kolpatua.
  • Oliba olio birjina: 100 ml.
  • Piperbeltza.

PRESTAKETA

  • Piztu labea 190ºC.
  • Patatak zuritu gabe gatzatu, jarri labeko erretilu batean eta sartu labera 40 minutu. Patatak labetik atera orduko kolpatu.
  • Beste erretilu batean bakailaoa (azala azpialdera), baratxuria eta tipula jarri eta busti olioarekin.
  • Sartu bakailaoa labera eta eduki bertan 10 minutu, gehitu patatak, busti berriro oliba olioarekin eta eduki labean beste 5 minutu.
  • Erretilua labetik atera eta honen azpian geratu den saltsarekin busti berriro bakailaoa eta patatak

OHARRA

  • Portugalen lurrunetan eginiko brokoliarekin edo udaran piper entsaladarekin ere zerbitzatzen da.
  • Oiba beltzekin eta perexila xehatuarekin ere zerbitzatzen da.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]