Bai (hizkuntza)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Baia
Baip‧ngvp‧zix
Datu orokorrak
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
Sino-Austronesian (en) Itzuli
sino-tibetar hizkuntzak
makrobai hizkuntzak
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiasubjektu aditza objektua
Alfabetoalatindar alfabetoa
Hizkuntza kodeak
Glottologbaic1239
Linguist Listbaii
Artikulu hau hizkuntzari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «bai».

Baia edo baipa sino-tibetar hizkuntza bat da. Txinako hego-mendebaldean hitz egiten da, bereziki Yunnango probintzian. Milioi bat hiztun inguru ditu, eta hiru dialekto nagusi:

  • Jianchuana edo bai zentrala.
  • Dalia edo hegoaldeko baia.
  • Bijianga edo iparraldeko baia.

Jianchuana eta dalia hurbilago daude beren artean, eta bi barietateen hiztunek egokitze-hilabete bat igarota elkar ulertzen dute. Bijianga dibergenteagoa da, eta beste barietateetatik urrunago dagoela dirudi.

Historikoki, Daliko erresumak (937-1253) bai hizkuntzan rol nabaria izan zuen, haren bitartez hedatu baitzen baia Txinako hegoaldean.

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sinotibetar hizkuntzen barruan, bai hizkuntzaren kokalekua ebatzi gabeko arazoa da. Lehen, baia tibeto-birmaniar hizkuntza zela pentsatzen zen; baina, R. A. D. Forrestek 1948an egindako behaketez geroztik, hainbat egilek diote baia ez dela talde horretakoa, baizik eta hizkuntza sinitikoen taldetik hurbilago dagoela. Autore batzuek uste dute aitzinbaia aitzinsinitikoaren adar senide bat izango litzatekeela; beraz, baiaren aurretiko aitzin-hizkuntza hori ezagutzea garrantzitsua izango litzateke sino-tibetar familia nola adarkatu den zehazteko.

Bai hizkuntzak hizkuntza familiei dagokionez duen kokalekua zalantzan jartzen da, milaka urtean lexikoaren aldetik eragin ugari jaso duelako bai tibeto-birmaniar hizkuntzetatik, bai inguruko barietate sinitikoetatik.

Hizkuntza ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fonologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bai tonu hizkuntza da, zortzi tonekin eta bokal inbentario ugarirekin. Bai bokal tentsio eta lax bokalen arteko oposizio fonemikoa aurkezten du (fonetika hondatua / fonema normala).

Sintaxia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baiaren oinarrizko orden sintaktikoa subjektua-aditza-subjektua da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Lee Yeon-ju & Sagart, L. 1998. The strata of Bai. Paper presented at the 31st ICSTLL, University of Lund, Sweden, Sep. 30 – Oct. 4, 1998.
  • Matisoff, J. A. 2001. On the genetic position of Bai within Tibeto-Burman. Paper presented at the 34th International Conference on Sino-Tibetan languages and linguistics, Yunnan minzu xueyuan.
  • Norman, Jerry. 2003. The Chinese dialects: phonology. In Graham Thurgood and Randy J. LaPolla, eds., The Sino-Tibetan Languages. Routledge. Routledge language family series. Chapter 5, 72ff.
  • Starostin, Sergej. 1995. “The historical position of Bai”. Moskovskij Lingvisticheskij Zhurnal 1:174-190. Moscow.
  • G. Thurgood; R. J. LaPolla, eds. (2003). The Sino-Tibetan Languages (en inglés). Londres: Routledge. ISBN 0-203-22105-2.
  • Van Driem, G. (2001) Languages of the Himalayas: An Ethnolinguistic Handbook of the Greater Himalayan Region. Brill.
  • Wang, Feng. 2005. On the genetic position of the Bai language. Cahiers de Linguistique - Asie Orientale. 34(1):101–127. Paris.
  • Wang, Feng. 2006. Comparison of languages in contact: the distillation method and the case of Bai (enlace roto disponible en Internet Archive; véase el historial y la última versión).. Language and Linguistics Monograph Series B: Frontiers in Linguistics III. Taipei: Institute of Linguistics, Academia Sinica, 2006.
  • Wiersma, Grace. 1990. Investigation of the Bai (Minjia) language along historical lines. PhD dissertation, University of California at Berkeley.
  • Allen, Bryan; Zhang Xia 2004. Bai Dialect Survey. Yunnan Nationalities Publishing House. ISBN 7536729677.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]