Zeelanda

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Zeelanda
Zeelandako bandera Zeelandako armarria
Administrazioa
Estatua  Herbehereak
Hiriburua Middelburg
Geografia
Koordenatuak 51° 34′ 00″ N, 3° 45′ 00″ E / 51.566666666667°N,3.75°E / 51.566666666667; 3.75Koordenatuak: 51° 34′ 00″ N, 3° 45′ 00″ E / 51.566666666667°N,3.75°E / 51.566666666667; 3.75
Zeeland position.svg
Azalera denetara 2.934 km²
ura 1.146 km²
Demografia
Biztanleria 380.726 biztanle (2015)
Dentsitatea 130 bizt/km²
Informazio gehigarria
Erreginaren mandataria Han Polman
www.zeeland.nl

Zeelanda (nederlanderaz Zeeland Speaker Icon.svg entzun (i · ?)) Herbehereetako hego-mendebaldeko probintzia da, Scheldt eta Maas ibaien deltek osatua, Belgikako mugatik hurbil. 2.934 kilometro koadroko eremua du eta 2015eko urtarrilaren 1ean 380.726 biztanle zituen[1]. Hiriburua Middelburg da.

Zeelanda Berriari izena eman dio.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1299 arte Holanda eta Flandriako kondeen artean banatua izan zen; urte horretan Holandako kondeak bateratu zuen. Hortik aurrera Holandaren esku egon zen. 1432an, Filipe Onbera Borgoinako dukeak zituen Herbehereetako jabetzen barnera igaro zen. 1477an, Maria Borgoinakoa eta Maximiliano I.aren Habsburgoen esku geratu zen.

Laurogei Urteko Gerran Utrechteko Batasunaren barnean zegoen, eta Zazpi Herbehere Batuen Errepublikaren parte izan zen. Frantziaren okupazioaren ondoren, 1815ean Herbehereetako Erresumaren probintzia bilakatu zen. 1953ko

1953ko Ipar Itsasoko uholdeak 1.835 pertsona hil zituen Herbehereetan (bereziki Zeelandan), eta 150.000 hektareako eremua urperatu zuen; horren ostean Delta plana (nederlanderaz: Deltawerken) abiarazi zen[2], eskualdea itsasotik babesteko.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Probintzia ia osorik irlaz osatua dago, eta hortik Zeeland izena (euskaraz: «Itsasoko Lurra»). Azaleraren gehiena, berez, ura da. Lurraren gehiengoa itsas-mailaren azpitik dago, eta gizakiak eraikitako dike sistemari esker bizi daiteke bertan. Irla kopuru handi batez osatua egon arren, gaur egun tunel eta zubiz irla guztiak loturik daude. Nekazaritza eta abeltzaintza dira ekonomia jarduera nagusiak.

Udalerriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Borsele 22.643
Goes 36.643
Hulst 27.855
Kapelle 12.423
Middelburg 48.019
Noord-Beveland 7.408
Reimerswaal 21.450
 
Schouwen-Duiveland 34.131
Sluis 24.093
Terneuzen 54.892
Tholen 25.410
Veere 21.932
Vlissingen 44.608

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zeelanda Aldatu lotura Wikidatan
  1.   Regionale kerncijfers Nederland, statline.cbs.nl, http://statline.cbs.nl/Statweb/publication/?DM=SLNL&PA=70072NED&D1=0&D2=5-16&D3=l&VW=T. Noiz kontsultatua: 2016-03-21 .
  2. Las obras del Plan Delta deltawerken.com