Baionako portua
Baionako portua | |
---|---|
Portuaren ikuspegia | |
Hiria | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Hiria | Baiona, Angelu, Tarnose eta Bokale |
Koordenadak | 43°30′39″N 1°29′37″W / 43.510833°N 1.493611°W |
Datuak | |
Irekia | XII. mendea |
Kudeatzailea | Baionako Merkataritza Ganbera |
Jabea | Akitaniako Eskualdeko Kontseilua |
Mota | Merkataritza |
Estatistikak | |
Urteko zamaren pisua (Tn) | 4 milioi |
Baionako portua Lapurdiko kostaldearen iparraldean dagoen merkataritza portua da, Baiona, Angelu, Tarnose eta Bokale udalerriek partekatzen dutena.
Euskal Herriko bigarren porturik garrantzitsuena da, Bilbokoaren atzetik, eta Frantziako bederatzigarrena. Frantziako Itsas Armadak bertan zenbait patruilari ere baditu[1].
Portuaren Aturri ibaiako ezkerraldeko ertzeko zatiaren zamen lurreko garraioa Baiona-Itsas Irteerak burdinbidearen burdinbideak ahalbideratzen du.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehendabiziko Baionako portua Bizkaiko golkoko kostaldean zegoen. Hala ere, Erdi Aroan, itsasoko eta ibaiko portu bilakatu zen, ingelesen okupaziopean bere urrezko aroa ezagutu zuena, XII. eta XIV. mendeen artean hain zuzen ere. Aturri eta Errobiko ibaien lotunean merkataritza jarduera koskortu egin zen.
Gainera, bartetan edo zohikaztegietan barneko portuak sortu ziren: itsasaldiak sortzen zituen ubideak, itsasontzi txikiez (txintxorroz edo txalupaz) nabigatu daitezkeenak. Portuko jarduerak ontziolak sortu zituen, itsaso zabalerako itsasontziak egiten zituztenak (karrakak, galerak, pinaziak…). Portuan Nafarroako Erresuma, Gaskoinia (batez ere Mont-de-Marsango portuarekin), Flandria, Hansako hiriak eta Ingalaterraren arteko bidea hasten zen.
Jarduera garrantzitsu hori hirian mantentzeko, baionarrek ibaia eta haren bokalea bereganatzeko borrokatu behar izan zuten. Izan ere, orduan Aturrik bere ahoa Capbretonen zuen, hiritik hamabost kilometrora. Gainera, 1410 eta 1430an, naturak bokalea iparralderantz mugitu zuen, hiribildutik 32 kilometrotara hain zuzen ere, itsas-jarduerak gainbeheratuz.
1578an, Luis Foixkoa ingeniariak izugarrizko lan bete eta hiritik 6 kilometrotara bokale artifiziala egin zuen; hori zela eta bi herri ezberdin eratu zituzten egungo Bokale eta antzinako Bokale edo Vieux-Boucau-les-Bains
1973 eta 1992an artean Fertiladour izeneko enpresak bere lantegian monazita izeneko lur arraroa xehatu zuen. Honek zeharo kutsatu zuen portua eta egun arazoa konpontzeko ikerketak egiten ari dira[2][3][4].
2006ko irailaren 8an, eta 2004ko abuztuaren 13ko Lege bati esker, Frantziako Gobernuak Akitaniako Eskualdeko Kontseiluari portuaren jabetza eman zion, kudeatzailea Baionako Merkataritza Ganbera izanik.
Jarduera ekonomikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1997tik aurrera, urteko 4 milioi tona baino gehiagoko zama mugitzen du. Aturriko bokalean dagoenez, kokapen logistiko paregabea du. Landak eta Pirinio Atlantikoetako industrien ondasunak esportatzen ditu:
- Sufre (Lacqeko gasetik aterata),
- Lacqeko petrolio (Lacq eta portuaren arteko oliobide bat dago),
- Arto,
- Ongarri,
- Egur.
Ijezteko makina ez duen altzairutegi elektrikoa du: Aciéries de l'Atlantique SA hain zuzen ere. Lantegia 1995an Marcial UCIN bilbotar taldeak sortu eta egun Siderurgica ANON galiziar taldearena da.
Fordek eta General Motorsek Iberiar Penintsulan egindako automobilak bertatik ateratzen dituzte. Sotrasol izeneko industria kimikoak ere bertan ditu bere biltegiak.
Baionako portuaren estatistikak | ||
---|---|---|
Urtea | Zama (tonatan) | |
2001 | 4.115.285 | |
2002 | 4.170.664 | |
2003 | 4.172.733 | |
2004 | 4.296.259 | |
2005 | 3.896.107 | |
2006 | 4.034.172 | |
2007 | 4.374.656 | |
2008 | 3.747.782 | |
2009 | 4.319.559 |
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Claude Joseph Vernetren margolana, 1760
-
Portuaren ikuspegia
-
Portuaren ikuspegia
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ La base navale de l'Adour celebre ses 25 ans
- ↑ EiTB. Baionatik gertu, Bokalen, den kutsadura berriro salatu dute ekologistek. .[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ EiTB. Fertiladourren kutsadura garbitzeko eskatu du Akitaniak. .[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «Saltegi erradioaktiboa» Berria.[Betiko hautsitako esteka]
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Frantsesez)(Gaztelaniaz)(Ingelesez) Baionako Portuaren webgunea