Bakartxo Etxeberria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bakartxo Etxeberria

Bizitza
JaiotzaAndoain1922ko azaroaren 25a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia eta Andoain1978ko azaroaren 20a (55 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpilotaria
Pilota
 
Izengoitia(k)Echeve

Bakartxo Etxeberria Otaño (Andoain, Gipuzkoa, 1922ko azaroaren 25aDonostia, Gipuzkoa, 1978ko azaroaren 20a) erraketista profesionala izan zen. Bartzelona, Kordoba, Sevilla eta Madrilgo frontoietan jokatu zuen "Echeve" goitizena erabiliz.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bakartxoren gurasoak Francisco Etxeberria Fernández eta Concepción Otaño Aranguren izan ziren, haren neba-arrebak: Koldobika, Begoña, Agustin eta Joan Mirena Etxeberria Otaño, eta Juan Bautista eta Sabino Etxeberria Lizarribar. Bere argazkia Andoaingo Txitibar tabernan ikus daiteke [1]

Aitzindariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emakume kirolari antzindariak izan ziren erraketistak. Arrakastaz beteriko hiru edo lau hamarkada bizi izan zituzten. 1940ko eta 1950eko hamarkadak izan ziren erraketisten urrezko aroa. Bartzelonan eta Madrilen zazpina frontoi zeuden orduan. Erraketisten historia, orain arte nahiko isilik egon bada ere, esanguratsua izan zen oso. Hego Euskal Herriko 47 herritako 237 erraketista profesional daude zenbatuta. Zenbaki garrantzitsua da eta gainera, 1940. hamarkadako estatistiken arabera, emakume lizentzia gehiago zeuden gizonenak baino. Garaiko emakume aurreratuak izan ziren, familia eta herria utzi eta lanera alde egin zutenak. Beren ibilbidearen berri, aitzitik, inork gutxik izan du oraintsu arte. Azken urteotan aldiz, hainbat erakusketa eta omenaldi ari dira antolatzen erraketisten jaioterrietan.

Omenaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2018an Andoaingo Bastero kultur etxean erakusketa antolatu zen erraketista izandakoak bistaratzeko eta dokumentala ere erakutsi zen, besteak beste Andoaingo Maria Luisa Rodriguez eta Bakartxo Etxeberria agertzen dira irudietan.[2]
Erraketistak

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Egilea / autor: Juanan Lazkano Ajamil - PDF Free Download» docplayer.es (Noiz kontsultatua: 2021-06-25).
  2. «La historia de las raquetistas, en Bastero» El Diario Vasco 2018-06-09 (Noiz kontsultatua: 2022-10-29).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]