Bakearen museoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Gernikako Bakearen Museoa
Bakean museoa.jpg
[[]]
Herrialdea Bizkaia
Hiria Gernika-Lumo
Helbidea Foru Plaza 1
Postakodea 48300
Irekitze data 1998ko apirilaren 7a
Zuzendaria Iratxe Momoitio Astorkia
Telefono zenbakia 946 270 213
Posta elektronikoa museoa@gernika-lumo.net
Webgunea http://www.bakearenmuseoa.org www.bakearenmuseoa.org

Gernikako Bakearen Museoa Gernika-Lumoko museoetako bat da, erdigunean dagoena, Foru plazan, udaletxearen aurrean.

Gernikako Bakearen Museoa Fundazioaren helburua da bake-kulturaren oinarrizko ideiak eta Gernika-Lumoren historiarekin izan duen eta daukan zerikusia kontserbatu, erakutsi, zabaldu, ikertu eta bisitariak ideiotan heztea, Gernika-Lumo, Bizkaia eta Euskadi erreferentzia (tokiko, herrialdeko, nazioko eta nazioartekoak) izatea lortze aldera.

Museoko erakusketa iraunkorra hiru galderen inguruan antolatzen da:

1-Zer da bakea? Bakeari buruzko ideia, kontzeptu, pentsamendu eta ikuspuntu ezberdin asko eta, batez ere, gaurko-gaurkoa den idea: bakea, gatazkak konpontze aldera, berez sortzen da modu positibo batean pertsonen arteko harremanetatik. Bakearen historiak ez du zertan izan gatazken amaieraren historia.

2-Zein ondare utzi digu Gernikako bonbardaketak? Gernika-Lumo eta Espainiako Gerra Zibilaren historiaren irakurketa, bonbardaketaren gertaera bera eta gertaera tragiko hartatik bizirik irtendakoek, erasotzaileekin adiskidetuz, eman diguten bake irakaspen eredugarria, baia munduan izan diren beste adiskidetze-ekintza eta bakerako bitartekaritza batzuk era.

3-Zer gertatzen da gaur egun bakearekin munduan? Giza eskubideei buruzko hausnarketa eginez eta Euskal Herriko gatazkaren ikuspuntutik, Picassoren "Guernica" koadroaren bidez munduari begiratzea, bakea munduan gaur egun zertan den ikusteko.

Gernikako Bakearen Museoa kide den sare eta elkarte nazional eta nazioartekoak hauek dira: Bakearen Aldeko Museoen Nazioarteko Sarea, International Network of Museums for Peace, (sare horren V. Biltzarra Gernika-Lumon antolatzeko ardura izan zuen 2005eko maiatzaren 1etik 6ra bitartean), Museoen Nazioarteko Kontseiluaren kidea (IC MEMO: Oroimenaren Museoen eta krimen publikoen biktimak gogoratzekoen Saila), AIPAZ (Bakearen Alde Ikertzeko Espainiako Elkartea), Sites of Consience eta Giza eskubide eta bake hezkuntzaren elkarteen foroa.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaurko museoa, Gernika Museoa izan zen lehenago. Gernika-Lumoko Udalak sortu zuen museoa 1998ko apirilaren 7an, Auzitegia eta Posta eta telegrafoetako bulegoak zeuden lekuan, hiriaren berreraikuntza garaian Manuel Smith-ek diseinatutako eraikinean.

Museo hori, museo historikotzat har zitekeen, Gernika-Lumoko historia jorratzen baitzuen, batez ere Gerra Zibila eta bonbardaketa.

1999 eta 2002. urteen artean museoak egokitze lanak egin zituen (zenbait alditan) besteak beste Kultura Ministeriotik jasotako laguntzei esker, eta, proiektu museografiko bat prestatu eta gauzatu ondoren, Bakearen Museoa bihurtzea erabaki zen (Euskadiko eta Espainia estatu osoko lehena).

2002ko uztailaz geroztik Gernikako Bakearen Museoa fundazio bat da; eta beraren babesle eta sortzaileak dira Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Gernika-Lumoko Udala.

2003an Museoak berriro zabaldu zituen ateak (2003ko urtarrilaren 8an), aukera gehiagorekin, eta gaur egungo munduaren premiekin bat datorren instituzioa bilakatu zen. Gunea hazi egin da, museo erakargarri eta dinamiko bihurtzeraino, sentitzeko eta bizitzeko museoa izan nahi du; hau da, historiak, hunkiberatasunaren eta enpatiaren eskutik, adiskidetzeko bidea zabal dezan.

Gernikako Bonbardaketari buruzko Dokumentazio Zentroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Museoak eskaintzen dituen zerbitzuetako bat da. Gernikako bonbardaketaz, Espainiako Gerra Zibilaz, erbesteaz eta Gernika-Lumoren historiari buruzkoa.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gernikako bonbardaketari buruzko Dokumentazio Zentroa 1997an sortu zen, Gernika-Lumoko Udalaren ekimenez. Sortu zenean, bere asmoa zen udalerri honetan biltzea Gernikako bonbardaketari buruz (1937/04/26, Espainiako Gerra Zibila) mundu osoko liburutegietan, artxibategietan eta filmoteketan aurki litekeen materiala.

Hainbat urtez ikerketak gauzatu eta material interesgarriak bildu ondoren, zentroak 2003an ireki zituen ateak ikertzaileentzat eta Gernikako bonbardaketaz gehiago jakin nahi duten guztientzat.

Dokumentazio Zentroa zerbitzu publiko bat da eta interesaturiko pertsona orori zabaldutako ondarea dauka. Liburu, dokumentu, aldizkari eta ikus-entzunezko materialez osaturiko ondare dokumentala biltzen du. Azpimarratzekoa da Southworth funtsa, Gernikako bonbardaketa, Espainiako Gerra Zibila eta frankismoa ikertzeko duen balio historikoagatik.

Dokumentazio zentroak honako arlo hauek hartzen diru barne:

Helburua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dokumentazio Zentroaren misioa da Gernikako bonbardaketari buruz dagoen dokumentazio guztia bildu, gorde, ikertu eta zabaltzea. Bai eta Gernika-Lumoren, Espainiako Gerra Zibileko historiari eta erbestearen eraginari buruzkoa ere, gai horietako ikerketan erreferentzia izan nahi du-eta.

Dokumentazio Zentroaren helburu nagusia da interesa duen pertsona orori ahalik eta informazio gehien ematea Gernikako bonbardaketaz (1937/04/26), hiriaren historiaz, Espainiako Gerra Zibilaz eta erbesteaz. Hori lortzen da bai Zentroaren fondoak begiratuz bai programak, ikerlanak eta ekintzak (sinposiumak, biltzarrak...) bultzatuz.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa