Bakoitzak bere ahalmenaren arabera, bakoitzari bere beharren arabera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Karl Marx, Gotha Programaren kritika idatzi zuen urtean.

«Bakoitzak bere ahalmenaren arabera, bakoitzari bere beharren arabera» (alemanez Jeder nach seinen Fähigkeiten, jedem nach seinen Bedürfnissen!) Karl Marxek 1875an idatzitako Gotha Programaren kritika lanean ezagun bihurtu zuen goiburua da. Ikuspuntu marxista batetik horretarako aukera egongo da garatutako jendarte komunista batean denetarik egongo delako, bai baliabidetan bai zerbitzuetan; ideia da lehengai eta produktu nahikoa egongo direla guztien beharrak asetzeko.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karl Marxek 1875ean idatzi zuen kritika Gotha Programari, Alemaniako Langileen Alderdi Sozialistaren programa bati. Hala ere, 16 urte beranduago argitaratu zen. Kritika bi puntutan zentratzen zen: produktu nazionalen banaketaren planteamendua eta beraien Estatuaren ikuskera.