Baktoid Armor Workshop

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Baktoid Armor Workshop Star Warseko fikziozko unibertsoan gerra armak eraikitzen zituen enpresa bat zen.

Galaxia osoan zehar zegoen enpresa armamentistikorik garrantzitsu eta boteretsuenetako bat zen. Konpainia honen bulego nagusiak Metalorn planetan zeuden, galaxian zehar eskulangintza zentruak zituelarik. Planetarik garrantzitsuenetako batzuk Ord Lithone, Ord Cestus, Telti, Balmorra eta Geonosis ziren. Azken planeta honek esangura handia izan zuen, bertako biztanleek (geonosiarrek) Antzinako Errepublika Galaktikoaren gudu droide ezagunenetako baten diseinuan lagundu baitzuten.

Nabooko gudua gertatu baino urte batzuk lehenago, Baktoidek bere mendeko beste enpresa bat sortu zuen: Baktoid Automata. Enpresa honek soilik gudu droideak eraikiko zituen, tankeak bere "ahizpa nagusia"ri utziz.

Klon Gerretan zehar, Baktoid Automata gudu droideak eraikitzeaz arduratu zen lehen aipaturiko planeta guztietan eta Baktoid Armor Workshopek AATak eta MTTak bezalako tanke indartsuak eraikitzen jarraitu zuen.

Klon Gerretan, enpresa handi honetako presidenteak Wat Tamborren aurrean erantzuten zuen, Tekno Batasunaren presidentea zena (Baktoid barnean zuen erakundea). Wat Tamborrek plan maltzur bat abian jartzea erabaki zuen eta ohiko gudu droideak hobetu zituen eta milaka gudu super droide sortzen hasi zen. Eredu berri hauek lehen aldiz Geonosiseko guduan agertu ziren, non oraindik erabiltzen ziren makina zaharrak baino indartsuagoak eta erresistenteagoak zirela frogatu zuten.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]