AAT (Star Wars)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

AAT Star Warsen fikziozko unibertsoan Armored Assault Tanken laburdura da, Asaltuzko Tanke Armatua esan nahi duena. Merkataritza Federazioko gudu droideek maneiatuak, Tekno Batasunaren barnean zegoen Baktoid Armor Workshop enpresak diseinatu eta egiten zituen masiboki.

Kanoi nagusi bat dute euren goikaldeko zatian eta beste bi txikiago alboetan. Bere babes halakretaren behealdean jaurtigailuentzako sei irteera ditu eta soilik androide batek gidatzen zuen. Arma txikiak maneiatzen zituzten bi artilero eta tankea gidatzeaz eta kanoi nagusia maneiatzeaz arduratzen zen komandante bat zeramatzan.

Tanke hauek Naboo, Geonosis, Utapau, Felucia eta Mygeeto planetetan egon ziren, separatistek Klon Gerretan erabili zituztelarik.