Ballina (Mayo konderria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ballina (Mayo konderria)
Béal an Átha
Four Provinces Flag.svg Irlanda
BallinaCentre.jpg
Administrazioa
Estatua  Irlandako Errepublika
Probintzia  Connacht
Konderria Flag of county Mayo.svg Mayo konderria
Postakodea F26
Geografia
Koordenatuak 54° 07′ 00″ N, 9° 10′ 00″ W / 54.1167°N,9.1667°W / 54.1167; -9.1667Koordenatuak: 54° 07′ 00″ N, 9° 10′ 00″ W / 54.1167°N,9.1667°W / 54.1167; -9.1667
Altuera 7 metro
Demografia
Biztanleria 10.171 (2016)
Bestelako informazioa

Ballina (irlanderaz Béal an Átha edo Béal Átha an Fheadha, "Gotorlekuaren Ahoa") Irlandako Mayo konderrian dagoen bigarren udalerria da. 2011ko erroldaren arabera 10.361 biztanle zituen. Moy ibaiak zeharkatzen du herria.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

K.a. 2000 urteko trikuharri bat dago ballinako tren geltokiaren ondoan, bertakoek "Erraldoien mahaia" izenaz ezagutzen dute. Honek erakusten du eremua aspalditik populatua izan zela.

Encyclopædia Britannicak dioenez Ballinaren lehenengo aipamena 1375ekoa da, monasterio agustindar bat bertan sortu zela esaten denekoa. XV mendearen bukaeran edo XVI hasieran Belleek sortu zen, gaur egun Ballinako auzoa dena. Ballina bera Sir Charles O'Harak (Tyrawleyko baroiak) fundatu zuen 1723an.

Frantziar soldaduak Killalara (Ballinaren iparraldean) iritsi ziren 1798ko Irlandako matxinadan parte hartzeko asmoz. Humbert generala zen frantziarren buru zetorrena.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Moyne abade-etxea: 1462ko monasterio frantziskotarraren aztarnak dira.
  • San Muredach katedrala: 1845eko eraikina da. Dorrea 1855ean osatu zen.
  • Moy ibaiaren ertzeko georgiar etxeak.
  • Izotz Etxea.

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ballina (Mayo konderria) Aldatu lotura Wikidatan