Balore-burtsa

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Balore-burtsa baloreen salerosketarako negoziazioak bideratu egiten dituen erakundea da. Baloreak honako hauek izan daitezke: sozietateen akzioak, bonu publikoak eta pribatuak, zertifikatuak, partaidetza-tituluak, eta abar. Balore-burtsako salerosketetarako, agente guztien artean erabaki eta adostutako prezioak hartzen dira oinarri. Horretarako, balore-burtsak inbertsoreentzako ingurune seguru, garden eta erregulatua eskaintzen du transakzioak burutzeko. Balore-burtsak kapital-merkatua indartzen du eta garapen ekonomikoa eta finantzarioa bultzatzen du.

Lehenengo erakundea Anberesen funtzionatu zuen 1531an. Espainian, balore merkatuaren (edo balore burtsaren) aurrekari historikoa Bartzelonako lonja izan zen, XIV. mendean; han, salgaiekin eragiketak egiten zituzten merkatariek. Burtsa gisa aitortu zuten lehenengoa Madrilgoa izan zen, 1831n; geroago Bilbokoa, Bartzelonakoa eta Valentziakoa sortu ziren.[erreferentzia behar]